INPERIO SUNTSITU BATEN OSTERTZA
Nire izena Malaika Eesuola da eta nire istorioa duela urte asko hasi zen. Nire aita, Bisjarin tribuko buruzagia da, hortaz, betidanik luxuen artean bizi naiz: inguruetako jantzi onenekin jantzita eta nire abizenari ohorea eginez.
Egunero, uraren bila Nilo ibaiara joaten nintzen eta bukatzeko familiaren ondaeeretan kokatzen ziren lurren emaitza jasotzen eta ustatzen nuen. Noiz edo noiz, gure gameluei bisita bat egiten nien eta berriro etxola txikira bueltatzen nintzen. Arratsaldero nire amaren turbantea hartzen nuen eta hau eskukatzen nuen bitartean, urruntasunean errinozeroak ikuskatzen nituen. Horrek lasaitasunik handiena ematen zidan: haizea igarotzen zen bere istorioak utziz, zuhaitzen hostoak zeruan bolaka zebiltzaten, beroa gero eta gehiago gure azaleetan pausatzen zen eta sabanako belar garai eta lehorrak, ura zurrunbiloan bezala dantzatzen ziren.
Asko gustatzen zitzaidan bere abestiak gogoratzea eta isilean abestea. Rahma deitzen zen, Swahilia zen eta bertara nire aitarekin betirako geratzeko mudatu zen, biziki maite nion baina bakarrik hiru urte nituenenan malariaz hil zen. Orain zeruan dagoela pentsatzea gustatzen zait, handik, nire burua zaintzen. Dirua eta aberastasuna denek jelosten zuten, nik, berriz, batzuetan nire burua pertsona arrunta bat izanez ikuskatzen nuen. Dena oso desberdina izango litzateke - murmurikatzen nuen behin eta berriz.
Datorren urtean, Jasir Ladipo-rekin herriaren erdian esposatuko nintzen. Bera, negozio guztietako nire aitaren eskuineko eskubiaren semea zen eta aberastasuna mantendu nahian gure gurasoek txikitatik elkartzen gintuzten. Betidanik elkarrekin egotera zuzenduta egon arren, gu biok maiteminduta geunden eta gure etorkizuna ez zuen inork ez apurtuko edo hori zen nik pentsatzen nuena. Gauero, herrixkaren erdigunean kokatzen zen zuhaitzaren itzalean elkartzen ginen. Irribarre eta txorakerien artean gure etorkizunari buruz hitz egiteko. Denaz barre egiten genuen, mundua gure kontrolpean zegoela pentsatzen genuen…
Gau hartan izugarrizko festa ospatuko genuke, gure ezkontza iragarri nahian. Dena prestatzen hasi nintzen. Kanpotikan zetozen danborren soinuak eta jendearen oihuak entzuten nituen. Txoriak, lo egitera abiatzen ziren eta nik atea ireki nuen. Momentu hartan, nire bizitza guztiz aldatuko zen baina oraindikan ez nekien. Denek borobilean dantzatzen eta jauzi egiten zuten, amets magiko bat izango balitz bezala.
Jadirrek eskutik heldu zidan eta Nilo ibaiaren hertzera eraman zidan, dena oso misteriotsua zen, galduta nebilen eta ahotsa eten egiten zitzaion. Alabaina, azkenean hitz egin zuen eta gobernuak Umm Diwaykarat gudan, madhisten inperioaren alde borrokatzeko deitu ziotela esan zidan. Banekien oso zaila izango zela. Besarkada handi batean hondoratu ginen eta behin eta berriz promestu zitzaidan oso goiz itzuliko zela, berriro elkarrekin egoteko. Hurrengo goizean, agurtu ginen, zaldira igo zen eta noizbehinka atzeraka begiratzen zerumugan desagertu zen. Hori izan zen ikusi nuen azken aldia.
Zoritxarrez, 1899. urteko irailan, Umm Diwaykarat borroka amaitu zen eta horren ondorioz, Egipto eta Britainia Handia, Sudan, hots, gure etxea, hartu eta konkistatu zuten. Etorritako Europarrek gure bizimodua hankaz gora jarri zuten. Labur esanda, ezagututako guztia ezezaguna bihurtu zuten. Ingelesak, gu protektorado batean bizi ginela zioten, hau da, nire aitak barne politika kontrolatzen jarraitu zuen, ezer ez gertatzen ez bazen bezala. Denek esaten zuten nire aita errespetatzen zutela eta horregatik gobernadorea izaten jarraitzen uzten ziotela, baina aitak eta biok banekien hori bakarrik estrategia bat zela gure mundua behin batez konkistatzeko. Guri Afrikako eliteko pertsona bezalakoak ikusten gintuzten eta aitak ezin izan zuen dena alde batera utzi, gure bizitza, aberastasuna eta nire etorkizuna horren mende baitzegoen.
Tribuaren funtsa edo oinarria pixkanaka-pixkanaka asko aldatzen ari zen eta jendea oso nahastuta zebiltzan. Jantziak, kultura, erlijioa… ezberdinak izaten hasi ziren. Egunero, Nilo ibaitik itsasontzi handiak igarotzen ziren, merkantziaz beteta eta landatzen genituzten produktuak europarren nahiak asebetetzeko, guztiz aldatu ziren, esate baterako: kafea eta kotoia landatzen hasi ginen. Gaixotasunak berriak, gure mundua itotzen zuten eta gero eta jende gehiago hil egiten zen, bai gozetegiengatik, bai pandemiengatik. Pertsonen negarrak entzutea ia egunerokotasunearen barruan sartzen zen. Edonola, denborarekin, gure osasuna hobetu zuten, txertoak deitutako elorriak eta medikuntza garatuago bat ekarri zutelako. Buruzagiak eta eliteak, izan ezik besteak lan egin behar genuen, soldata lotsagarri baten truke.
Aste horretan, Umm Diwaykarat-eko guduan parte hartu zuten soldadu zaurituak eta biziak iritsiko ziren. Grinatsu itxaroten nuen, baina Jadir ez zen inoiz iritsi. Bere kide batek hil egin zela esan zidan eta berak niretzat utzitako azken gauza eman zidan: Paperezko zuhaitz bat. Negarra handiak egin nituen. Ez nuen ezer ulertzen. Nire aitak, egunero esaten eta eskatzen zidan hortikan ihes egitea, Britania Handiako zuzenbideko fakultatean ikasi ahal izateko. Azkenean, nire aita agurtu nuen eta itsasontzi handi bat hartuz, europako irlara abiatu nintzen (Inglaterra). Bertara iristerakoan, nire bizitza guztiz aldatu zen, hizkuntza berri bat ikasi nuen, hiriak,lantegiez, eraikinez… osatuak zeudela ikusi nuen… Ez zeuden ez animaliak, ez naturarentzako eskainitako eremu handiak. Labur esanda, metropoliak benetako nahaste-borrasteak ziren. Baina banekien gauero zerura begiratzean, behin inoiz ahaztuko dudan pertsona batekin, zuhaitz baten itzalpean ikusi nuen ilargi bera ikusten egongo nintzela.
Fakultatean, kontzeptu berri asko ikasi nituen, egunero, liburutegira joaten nintzen, beharrezkoa zena baino gehiago ikasteko. Denek, oso arraroa izango banintz bezala begiratzen zidaten, suposatzen dut beltza izateagatik. Inglaterran, hamar urte bizi nintzen, bertan zuzenbideko kode guztiak ikasi nituen eta inguruko abokatu ospetsuena bihurtu nintzen, epaitegien aurrean mila kasuak defendatu nituen eta bertan ulertu nuen gure herria konkistatu zutela Europan garatzen hasi zen Industrial iraultzaren beharrak asebetetzeko. Hau da, erregaiak, lehengaiak edo lan esku merkeak lortzeko. Ulertu nuen nire herria bezalako lurraldeak konkistatzea prestigioa ematen ziotela. Bertan zegoen edo bizi zen jendea asko pairatzen zutela ahaztuz. Onartzen dut, gauza on asko ekarri zituztela, baina ez ziren txarrak ahazteko bezain onak. Horregatik, behin esperientzia eta ikasketak nituela, berriro Sudan-era itzuli nintzen, ni bezalako hango jendearen eskubideen alde borrokatzeko. Nire ideologiaren alde eta hil ziren pertsona guztiengatik gudukatzeko. Banekielako nire helburua inoiz galtzen ez banuen, irabaziko nuela eta inork ez ninduela geldituko.
ELISABET BERASATEGUI FUERTES (Batx 1.A)
Alberto Echeverria XX. literatur lehiaketako kontakizun lehiaketako Batxilergoko irabazlea


















