#hondartza #hondarra #kondarrak #sand #urratsak https://www.instagram.com/p/CFMYC0HiOkb/?igshid=l96f2yvs4qx4

seen from Malaysia
seen from China

seen from Türkiye
seen from United States
seen from United States
seen from China
seen from China

seen from United States
seen from United States
seen from United Kingdom

seen from United States
seen from China
seen from China
seen from United States

seen from United States

seen from United States
seen from China
seen from United States
seen from China
seen from Taiwan
#hondartza #hondarra #kondarrak #sand #urratsak https://www.instagram.com/p/CFMYC0HiOkb/?igshid=l96f2yvs4qx4
Hurrengo pausoak
Kaixo berriz ere :)
Lehenengo urratsaren ondoren, bigarrena dator. Zeintzuk dira gure zalantza berriak?
Mikroorganismoen ildotik jarrituz, hau da, zikinkeriari helduz berriz ere, zalantza berriak sortu zaizkigu: uraren zikloak ura garbitzeko gaitasuna baduela irakurri dugu hasiera batean, zergatik dago, orduan, leku askotan higiene falta? Eta zergatik aldatzen dira paisaiak? Ba al dakigu benetan nola ematen den uraren ziklo hori?
Konturatu gara galdera dezente ditugula eskuartean, eta irakasle izango garen aldetik lehenbizi uraren zikloan zentratzea erabaki dugu, ohartuz ondoren eramango gaituela horrek beste bideren batetik. Laburbilduz, gure galdera honakoa da: ba al dakigu benetan nola ematen den uraren zikloa?
Hori kontuan izanda, zer da haurrek ikas dezaten nahi duguna? Hau da, zeintzuk dira bete nahi ditugun helburuak? Bada, ondorengoak dira:
Uraren zikloa nola ematen den ikustea
Urak jasaten dituen aldaketen ondoren gure etxeetara nola iristen den jakitea
Ondorioz, prozesu konplexu baten aurrean aurkitzen garela kontuan izanda, ez da nahikoa izango jarduera bakarra, eta beraz, prozesu hau haurrek ondo uler dezaten atalka eta ahalik eta modu esperimentalenean egiten saiatuko gara.
Laster izango dugu elkarren berri! Esperimentu berriekin eta ikasteko gauza berriekin itzuliko gara.
Muxu bat eta hurren arte!:)