GIRIZU (1279m) LINDUS (1218m) MENDIAUNDI (1213m)
ZELAN HELDU:. Iruñeara joan, bertan Villabarako bidea hartu, eta aurrerago Frantzia/Zubirirantz jarraitu.
JOAN-ETORRI DENBORA: 6 ordu 15 minutu.
KM: 18,01 Km.
DESNIBELA: 951 M.
ZAILTASUNA: Ertaina.
TRACKa: http://es.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=5500258
IGOERA-DATA: 2013ko Urriaren 19a.
Nafarroara asteburu pasan joan ginela probextuz, honako osteratxu hau dakarkizuegu.
Orreagan utziko dugu kotxea. Bertako Parking zabalean. Hemendik bertatik hasiko gara, eta hemen bertan amaitu, 3 mendi puntuagarri igoko ditugularik:
Girizu (1279m), Lindus (1218m) eta Mendiaundi (1213m).
Ibañetarantz joko dugu, Orreagako Kolegiataren ondotik igaroz.
Bide hau jarraituko dugu 500 bat metroz, ezkerrerantz doan desbideraketa bat hartuz.
Zenbait minutuz bide honetatik jarraituz, Ibañetako ganara iritsiko gara.
Bertan, Karlomagnoren loba zen Roldan-en ilobia aurkituko dugu. Errepide orokorra zeharkatuz, mendian gora doan hormigoizko bidea hartuko dugu, gora eta gora, Girizu mendiko tontorrera heldu arte.
Beste aldetik hasiko dugu jaitsiera. Hesi bat igaro eta baso batean sartuko gara, kilometro terdi geroago, hormigoizko pista batetara agertuz. Inguru guztia dago ehizarako postuz beteta.
Pista une batez albo batera utziko dugu, bigarren mailako tontortxo bat igarotzeko; Trona. Bertatik, gure hurrengo mendia izango dugu ikusgai: Lindus.
Berriz ere pistara bueltatu, eta aurrerantz jarraituko dugu. Esfurtzu handiegirik egin gabe, bagaude Linduseko tontorrean. Buzoira heltzeko, hesi bat igaro beharko dugu (aterik gabekoa), Nafarroa eta Nafarroa beherearen arteko muga dugu hemen eta.
Berriz ere hesia igaro eta gure hurrengo tontorrerantz jarraituko dugu. Ataloztiko lepora jaitsiko gara eta bertatik harrizko bide bat hartuko dugu, zenbait minutuz. Hesia igaroko dugu berriz ere, eta igotzen hasiko gara bedar gainetik, Mendiaundi tontorrera iritsi arte.
Mendiaundiko puntatik ikusgai izango dugu Mendixuri, bigarren mailako harrizko mendia. Gu ez ginen tontorrera igo, haize zakar-zakarra zegoelako, baina bertatik erreza da igotzea.
Behien Mendixuri igaroz, bideari jarraituko diogu kilometro batez, basoan sartu baino lehen. Hemendik jaisten jarraituko dugu, bidea malda gabekoa egiten den arte zabalgune batean. Erreka baten ondotik igaroko gara, eta zerbait aurrerago, ezkerretara egingo dugu, basoan barna berriz ere.
Errepidera iritsiko gara laster, eta Orreagan izango gara berriz ere.
Hemen, Orreagako Kolegiata, Karlomagnoren Siloa eta beste eraikinak ikusteko aukera izango dugu.












