Son las ganas de llenar de plomo vuestras mentes vacías. - piperrak
seen from United States
seen from United Kingdom

seen from Netherlands

seen from United States

seen from Netherlands

seen from Serbia

seen from United States
seen from China

seen from Malaysia
seen from United States

seen from United Kingdom

seen from United States
seen from Serbia
seen from Netherlands
seen from United Kingdom

seen from China

seen from United States
seen from United States
seen from China
seen from Bulgaria
Son las ganas de llenar de plomo vuestras mentes vacías. - piperrak
Kale borroka by Soniko | Kaleko Begiak on Flickr.
Cuando el juzgado es el Juez (Demokrazia)
El Consejo General del Poder Judicial, ha suspendido temporalmente al Juez Elpidio Jose Silva, el motivo es el Juicio oral por prevaricación lanzada por el Tribunal Superior de Justicia de Madrid, su delito? prevaricación, pero qué es prevaricación?…
Ver entrada
Lurgorrik muehatxuak eta koakzioak salatu ditu UPV/EHUko hauteskunde kanpainan, eta babesa eskatu die agintariei
Erradikal batzuek ikasleen elkarteko kideak iraindu eta mehatxatu dituzte gaur Sarrikon, propaganda jartzen ari ziren bitartean.
Lurgorrik bideo batzuk aurkeztu ditu pertsona ezezagunak materiala hondatzen erakusten dutenak.
Lurgorri ikasle elkarteko ordezkariak iraindu eta mehatxatu dituzte erradikal batzuek gaur Sarrikoko fakultatean, abenduaren 10ean UPV/EHUko klaustroa osatzeko egingo diren hauteskundeetarako propaganda jartzen ari ziren bitartean.Halako jarrera onartezinak gainditutzat jotzen genituen arren,behin eta berriz gertatu dira hauteskunde kanpaina hasieratik. Horren aurrean, Lurgorrik babesa eskatu die unibertsitateko agintariei eta aukera guztiek beren ideia eta proposamenak askatasun osoz defendatu ahal izatea eskatu du.
Batzuen tolerantziarik ezaren azken adibidea gaur goizean eman da Sarrikoko unibertsitatean. Lurgorri elkarteko kide bat apar sintetikozko belarri baten ondoan (Lurgorrik entzun egiten dizulako sinboloa) bakarrik zegoela, lau erradikal inguratu zaizkio eta belarria kentzeko agindua egin diote “Kentzen ez baduzu, bota egingo dizugu” mehatxatu dute. Arazo handiagoak saihesteko, belarria lekuz aldatu dute Lurgorrikoek.
Geroago, Lurgorriko kide hori berori kartelak jartzen ari zela, erradikalak berriro agertu zaizkio eta gehiago ez jartzeko esan diote. Lurgorriko kideak ez die kasurik egin eta egiten ari zena amaitu du. Minutu batzuk geroago toki horretara itzuli eta Lurgorriko kartel guztiak kenduta ikusi ditu.
Lurgorrik salatu duenez gaurkoa ez da gertakari isolatua izan, halako jardun totalitarioak azaroaren 28an hasi zen hauteskunde kanpaina hasieratik behin eta berriz errepikatu direlako. Egun hartan, lehen kartelak jarri zirenetik bi ordu eskas igaro ondoren, ezezagun batzuek propaganda guztia boikotatu zuten. Iragan astelehenean ere, Lurgorrik bere kartelak berriro jarri zituenean, ezezagun batzuek kartelak kendu eta zaramara bota zituzten. Horixe da, hain zuzen, esandako bideoak islatzen duen momentua, eta Lurgorrik bere salaketan aurkeztu duena.
Lurgorrik egiaztatu ahal izan duenez, bere kezka eta ardura nagusia ikasleen interesak kanpaina ezberdin eta irudimentsuaren bidez (“EHUko Konkistatzailea”, gizarte sareetan arrakasta handia izan duten bideoak) defendatzea den bitartean, beste batzuen ardura nagusia da inorena suntsitzea eta hondatzea, inolako proposamenik aurkeztu gabe.