Euskal Herrian transmedia narratiba ikertzen eta lantzen
Euskal Herrian oraindik transmedia proiektu gutxitxo dago. Unibertsitateak eta telebistak zerbait egin nahi dutela dirudien arren, Interneteko erabiltzaileak izango gara benetako ikerketa laborategia landuko dugunak. Asmo horrekin sortu dugu ikerketa gune txiki hau, nazioartean gertatzen denari jarraitu eta gurean horrelako narratiba digital berriak aplikatzen joateko asmoarekin.









