Bazen behin, Donostian, Aldapeta Maria izeneko ikastetxe bat. Bertan, liburu magiko bat zegoen… eta otsailak 9an, ipuin desberdinetako perts
seen from Taiwan
seen from China
seen from Yemen
seen from United States
seen from Singapore

seen from Malaysia
seen from United Kingdom
seen from Maldives
seen from United States
seen from United States
seen from Canada

seen from Malaysia
seen from United States
seen from United States
seen from United Kingdom
seen from United States
seen from United States

seen from Maldives
seen from United Kingdom
seen from China
Bazen behin, Donostian, Aldapeta Maria izeneko ikastetxe bat. Bertan, liburu magiko bat zegoen… eta otsailak 9an, ipuin desberdinetako perts
Heriotza leihoan
Etxeko atea ireki eta Winderg jauna aurkitu nuen igogailuan gora, ni bezala.
-Kaixo, neska, eskolatik zatoz?
-Bai.
-Uste dut oporretara joan nahiko duzula, ezta?
-Bai.- Isiltasun deseroso bat eta azkenik laugarren solairura iritsi ginen. Winderg jaunak agur esan eta bere etxera zeraman eskuineko atea ireki zuen. Nik, berriz, zuzen jarraitu nuen pare bat metro gehiago eta nirean sartu nintzen. Azkenaldian pixka bat kosta egiten zen atea irekitzea, gorantz egin behar zenuen indarra.
-Sarrerako altzari zaharrean giltzak utzi eta zapatak erantzi nituen.
-Kaixo?
-Kaixo, ama.
-Zer moduz? Zer moduz eskolan?
-Oso ondo, baina atea oraindik ezin da ondo ireki.
-Gaur bertan iritsiko da sarrailagilea, baina orain joan beharra daukat, berandu noa zure ahizpa jasotzera, agur. Bide batez, Winderg jaunari eman diot giltza.
Eta atea danbateko batez itxi zuen, segundo bat gehiago itxaron gabe. Zuzenean gelara joan eta goiz hartan hasitako patata-poltsa hartu nuen, hondar batzuk geratzen ziren oraindik. Leihora hurbiltzen ari nintzela jaten hasi nintzen. Handik begiratu nuen denbora pasatzeko, eta aurreko eraikinean gizon bat ikusi nuen, harrigarriro lodia sofan, opilak ziruditen zerbait jaten, solairu batzuk beherago ama bat eta bere haurra, zurezko bloke batzuekin jolasean, eta nire adineko haur bat ondoko eraikinean.
Bazirudien haurra ere niri begira zegoela, eta begira geratu nintzaion. Mutikoaren aurpegia, ordura arte alaitasun zantzu txiki bat erakutsi zuena, bi orban gorriz estali zen aurpegiaren alboetan. Eta segundu batzuez niri begira egon ondoren, jiratu egin zen eta, alde egin behar zuenean, gizon luze bat sartu zen bere gelan. Labana bat zeukan eskuan. Zutik geratu zen.
Mutila urduritu egin zen, eta begiak malkoz bete zitzaizkion gizona ikusi bezain laster. Buruaz ezetz egiten hasi zen, astiro-astiro harengandik gero eta urrunago zihoala. Baina ezezaguna hurbiltzen hasi zitzaion eta umeak besoak luzatu zituen. Etengabe ari zen negarrez. Gizona harengana hurbildu zen, eta mutikoaren bizkarrak kristala jo zuenean, mugimendu iheskor batean labanak bete-betean asmatu zion sabelaldean. Ez zion erabat negar egiteari utzi, baina begiak asko ireki zituen, gertatutakoa sinetsi ezinik. Mutikoak tripara eraman zuen eskua eta makurtzen hasi zen, bizkarra leihotik irristatuz zihoakion bitartean, atzean odol arrasto bat uzten zuen.
Segundo batzuk baino ez ziren behar izan lurrera iristeko, baina betierekoak egin zitzaizkidan. Ni leihoari itsatsita nengoen bitartean, bera lurrean etzanda zegoen gorputz bizigabeari eta odolak pixkanaka alfonbra gorriz nola tindatzen zuen begira zegoen. Gizonak ohartu zen leihoa odolez beteta zegoela, begiratu, eta ikusi egin ninduen.
Ezin nuen gihar bakar bat mugitu. Gizonaren begiek, bi zulo beltz ziruditen, tinko begiratzen zidaten, kliskatu gabe. Baina izuagatik ezin nuen desbideratu berarekin kontaktu bisuala ezartzen zuen begirada beldurgarria, geldi-geldi nengoen. Berak, ordea, mugitu egin zen, kristalari kolpe handi bat eman eta leihotik begiratu zuen berriro. Baina oraingoan ez zidan niri begiratzen, baizik eta bere hatzaz nire eraikineko pisuak zenbatzen hasi zen. Berehala irten zen gelatik, eta konturatu nahi izan nuenerako gure bi eraikinak banatzen zituen kalea zeharkatzen ari zen. Atarira iritsi zenean, txirrina jo eta zerbait esan zion artu zion gizonari, eta handik gutxira, barrura sartzea lortu zuen.
Leihotik aldendu eta arnasa sakon hartzen saiatu nintzen, baina hiperbentilatzen ari nintzen, asma-atake bat banu bezala. Ez nuen horretarako astirik, hiltzaile bat eskailerak igotzen ari zen nire etxerantz, eta ez zeukan asmo onik. Ateko behatxulora joan nintzen, handik ikusi ahal izango nuen nola etortzen zen, eta etxea gurutzatu nuen sarreraraino.
Begiz jo nuen zulo txikia eta hantxe geratu nintzen zutik gizona nire atera noiz iritsiko zain, baina gero zer? Zer gertatuko zitzaidan? Gorputz osoa goitik behera dardarka nabaritzen nuen. Igogailua ireki zen eta gizona, labana odoleztatua eskuan, handik irteten ikusi nuen. Nire atera hurbildu zen, baina gero buelta eman eta Winderg jaunarenera joan zen. Txirrina jo eta eskua bizkar atzean ezkutatu zuen.
-Egunon, zer nahi duzu? -esan zuen Winderg jaunak atea irekiz.
-Kaixo, Fran dut izena, zure auzokidearen laguna naiz. Poltsa bat jasotzera etortzeko esan dit, baina orain ez dago etxean, bere giltza daukazun galdetu dit.
Winderg jauna bere etxean sartu zen berriro, eta handik gutxira amak emandako giltzarekin irten zen.
-Une bat, Laurari deituko diot ea sar zaitezkeen eta…
Gizonak ez zion esaldia amaitzen utzi saihetsean sastatu zuenean.
-Zuk ez diozu inori deituko -esan zion Winderg jaunari garrasi txiki bat egiten zuen bitartean-.
Gero lurrera erori zen eta gizona nire etxera hurbildu zen belarritik belarrira iristen zitzaion irribarre handi eta deabrutuarekin.
-Orain zure txanda da.
Giltza sarrailan sartu eta atea irekitzen saiatu zen, baina ez zuen lortu, saiatzen jarraitu zuen,indar gehiago eginez eta atea ostikoz joz. Handik laster sartuko zen.
Behatxuloarengandik begia aldendu nuen eta atzera egiten hasi nintzen, ez zegoen handik bizirik ateratzeko modurik. Beldur ikaragarriak ia geldiarazita ninduen. Hainbesterainokoa zen nire larritasuna, non ez bainuen garrasirik ere egin. Gizona atea irekitzen saiatzen ari zen etengabe, eta azkenean ireki egin zuen.
Giltza jiratu eta atetik sartu zen. Hurbiltzen zitzaidan bitartean, labana zeukan eskuineko eskuan odol tantak erortzen zitzaizkion bitartean, ez zitzaion ezer falta niregana iristeko. Begiak itxi nituen. Ama eta ahizpa izan nituen gogoan, baita heriotzaren ondoren izango zen guztia ere, zerurik balego. Baina bat-batean kolpe lehor bat entzun nuen eta norbaiten edo zerbaiten soinua lurrera erortzen.
Ez nintzen begiak irekitzera ausartu segundo batzuk igaro ziren arte. Eskuina pixka bat ireki nuen, eta hiltzailea konorterik gabe zegoela ikusi nuen, lurrean etzanda. Korridorearen erdian sarrailagilea giltza ingeles handi bat eskuan zuela.
Azkenean, hondatutako sarrailak bizia salbatu zidan.
ANDER RAMOS BRACERAS 4.B
DBHko bigarren zikloko ipuina lehiaketaren irabazlea
Novedades...en nuestra biblioteca. Liburu berriak...gure liburutegian
1. Es war einmal... Meine ersten Märchen von Prinzessinnen. il. KERSTIN M. SCHULD. ed. Coppenrath.
2. Los Vengadores. El libro de la película. adapt. SCOTT PETERSON. ed. Marvel.
3. La increíble historia de la abuela gánster. DAVID WALLIAMS. il. TONY ROSS. ed. Montena.
4. Ilargia lapurtu dute. RENADA MATHIEU. Il. MONTSERRAT CABO. ed. Elkar.
5. Jontxuren fragata. ASUN BALZOLA. ed. Aizkorri.
6. Tengo un oso. MARIANA RUIZ JOHNSON. ed. Planeta de Agostini
Novedades...en nuestra biblioteca
1. Urrezko giltza. PATXI ZUBIZARRETA
2. El hombre del camión. BRUNO MUNARI
3. Toc Toc ¿Quién es? Abre la puerta. BRUNO MUNARI
4. ¿Cómo he llegado hasta aquí? PHILIP BUNTING
5. Crececuentos. 10 cuentos para hacerse mayor. CARMEN GIL
6. Superhéroes en apuros. 10 cuentos para dibujar sonrisas. CARMEN GIL
Abian da 9. elkar Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketa
9. urtez, elkar Fundazioak Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketa abian jarri du haurren eta gazteen artean irakurzaletasuna eta sormena bultzatzeko helburuarekin. Horretarako hiru modalitate antolatu dira, haur eta gazteen adinaren arabera.
Oinarriak hemen
Alumnos de 1º de ESO representan cuentos a alumnos de Primaria.