Negua iritsi eta zerria hil. Hala agintzen du ohiturak, edo behintzat hala agintzen zuen. Labana eskuetan hartu eta urte osoan zaindu eta hazitutako zerria hil. Horrela bai, negu osorako solomoak, xingarrak, txistorrak, odolkiak... Ohiturak agintzen duen moduan. Baina ohiturak aldatzen dira, ohitura zaharrak galdu eta ohitura berriak asmatzen dira. Batzutan hobera, bestetan antzera eta beste batzutan txarrera. Dena dela, zerriltzearen ohitura galtzen ari da. Geroz eta familia gehiagok zerria zuzenean hiltegira eramaten dute, edota etxean hazitu beharrean harakinari uzten diote lan hori. Baina badira oraindik neguko ohitura hau mantentzen dutenak. Horietako bat Legasako etxartarrak ditugu eta argazki hauek horren lekuko dira.
Argazki+ hemen.
Argazki albuma ISSUU aplikazioan ikusteko klikatu hemen.















