Gure baliabideak
Helburuak lortzeko #gureBaliabideak bat nator hitzez hitz bideo honetan esaten denarekin. Lerroz lerro aurkeztu dut, eta identifikatu egiten naiz dioenarekin. Zer pentsatua eman dit. Asko. Zuzendariaren lana ona, musika sortu/hautatu duenarena itzela. Gure irudiak dira, oraingo belaunaldiak ondo ezagutzen dituenak... gure historia kontatua izan dadin lan asko egin beharko duen belaunaldi batekoak gara. Eta gure esku dago, gure baliabideak ondo erabiltzea. Zorionak GARA eta Naiz egunero egiten duen lantalde humano osoa... batez ere hori delako, oso oso humanoa. Pertsonak dira gure baliabiderik indartsuena. Biba zuek















