Bukatu da aurtengo esku bizi proiektua.Bertan algarak,zoriona eta batez ere elkarlana eskeini diogu besteari.Asteartean antzerkitxoa izan genuen eta urduritasunak nabari arren ederki ondo atera zitzaigun. Besterik gabe, miyesker guztioi
Alisa U Zemlji Chuda
Game of Thrones Daily

Kiana Khansmith

Origami Around

shark vs the universe
Cosimo Galluzzi

Discoholic 🪩
Sweet Seals For You, Always
RMH

pixel skylines
tumblr dot com
TVSTRANGERTHINGS
Mike Driver
Three Goblin Art
DEAR READER
Today's Document
Stranger Things
Keni
macklin celebrini has autism
Aqua Utopia|海の底で記憶を紡ぐ

seen from United States
seen from Venezuela

seen from United States
seen from United States
seen from United States
seen from United States
seen from United States
seen from United States

seen from United States

seen from United States
seen from United States

seen from United States

seen from Czechia

seen from United States

seen from Malaysia

seen from United States
seen from Morocco
seen from Morocco
seen from United States
seen from United States
@kantitu
Bukatu da aurtengo esku bizi proiektua.Bertan algarak,zoriona eta batez ere elkarlana eskeini diogu besteari.Asteartean antzerkitxoa izan genuen eta urduritasunak nabari arren ederki ondo atera zitzaigun. Besterik gabe, miyesker guztioi
Azken eguna...
Gaur gure azkeneko eguna izan da denekin. Talde guztiak gela batean batu gara eta emanaldia ikusten aritu gara.
Montaje bat izan da ikusi duguna denen antzezlanekin eta oso ondode egon da. Gurearekin barrezka bukatu dugu, baina azkenean, denak agurtu ditugu eta joan behar izan gara.
Hau da hau esperientzia ederra... hurrengora arte lagunak!
Nerea Garmendia
Gaur eman diogu bukaera urte luze honetan egin dugun proiektu polit oni! Gauza asko partekatu ditugu bata bestearekin, lagun berriak egin ditugu, gauza berriak egiten ikasi dugu, batez ere elkarlan eder bat egitea lortu dugu. Iritsi zen antzezteko eguna, eta urduritasuna nabaria zen, baina dena ederki atera zen, denak pozik geuden egindako lanarekin. Gaur,azkeneko eguna izanik, gure antzezlanen grabaketak ikusi ditugu, dibertigarria izan da oso eta par batzuk ere bota ditugu. Baina iritsi da agur esateko unea, muxu eta agurren artean bukatu dugu ikasturte honetako esku bizien proiektua. Hau pena! Baina nork daki, ikusiko gara berriro ere agian. Beraz, ez da agur bat, geroarte baizik Natalia

Emanaldi ikararria
Prestatzen pasa ditugun egun guztiak azkenean bere fruitua eman dute.
Lehenik eta behin, goizean geratu ginen azkeneko aldiz eta arratsaldean emanaldirako. Goizean emanaldia entsaiatzen eta prestatzen ibili gara baina azkenean, ordua iritsi da eta joan egin gara. Arratsaldean ikusiko genuke nola geratuko zen.
Arratsaldean lauretan elkartu ginen eta dena prestatzen hasi ginen. Gu bigarrenak izan ginen.
Algara pila bat eta gero bukatu genuen. Oso momentu ona izan genuen, oso aktuazio ona. Azkenik merendola eduki genuen eta joan egin behar izan ginen.

Bukatu da!!
Azkenean iritsi zen denok espero genuen eguna!! Maiatzak 8a egun bikaina izan zen. Goizean azken entsegua egin genuen, eta arratsaldeari buruz hitz egiten egon ginen.
Arratsaldean iritsi bezain laster, dena prestatzen aritu ginen: eszenatokiak eramaten, txontxongiloak prestatzen... Gure taldea antzezten bigarrena izan zen. Entseguak entsaiatu genuen bezala atera zitzaigun, edo agian are hobeto! Baina benetan garrantzitsua dena oso ondo pasa genuela da. Antzerki guztiak amaitu ondoren, merienda goxo bat egon zen.
Maiatzak 8ko arratsaldea egun bikaina izan zen, baina urte guztian zehar elkarrekin pasa ditugun astearteak ere ederrak izan dira. Nire taldearekin oso gustura egon naiz, eta bai beraientzat eta bai niretzat proiektu oso interesgarri bat izan da. Mila esker!!!
Miren Liceaga
Antzezlan bikaina!
Astearte honetan, maiatzak 8, antzezlana egin genuen! Egia esateko, bikain atera zen dena!
Hasieran, lehenengo solairura jaitsi eta materiala prestatu genuen. Urduri geunden, noski! Gure taldea hirugarrena izan zen eta dena pentsatuta genuen bezala atera zen: historia, elkarrizketak, abestia dantzatzeko... Gustatu zitzaizuen? Ziur nago baietz!
Bukatzeko, saioa amaitu ondoren jateko meriendatxo bat izan genuen. (Argazkian ikus dezakezue)
Plazer bat izan da kurtsoan zehar nire taldekoekin lan egitea! Espero dut beraiek ere proiektua gustatu izana. Laster arte!
Irati Mendinueta
Hementxe dugu Carmen eta bere pertsonaia. Espero dugu zure semeari argazkia gustatu izana.
Zer uste duzue izango dela? Musikaria ala artista?
Laster arte!
Nerea Larrarte
Eszenatokia amaituta, pertsonaiak jantzita eta entseguekin hasita; denak emanaldirako prest eta emozioarekin. Airean nabaria da urduritasuna, eguna iristen ari delako.
Nerea Larrarte
Gure eszenatokiari azkeneko ikutuak ematen, oso itxura ona hartzen ari dela dirudi. Eskuak entrenatzen hasita gaude emanaldirako.
Nerea Larrarte
Astetxo bat bakarrik!!!
Kaixo guztioi! Gaurkoan, beti bezala lanean aritu gara buru belarri. Eszenatoki bukatuta eta txontxongiloen azken retokeak bukatzeko. Ia denak forma artuta du. Gaur Arazelik, Solek eta Mari Karmenek beraien txontxongiloak erakutsi dizkigute, a ze lan puska! Eder ederrak geratu zaizkie txontxongiloak.
Besteenak ere bukatuta daude, batzuenak bukatzear baina hala ere dena kontrolpean noski. Oso antzezlan polita geratuko zaigu, hori dirudi behintzat.
Azkenik, ensaio general bat egin dugu eta hurrengoan ere hala egingo dugu. Irrikitan gaude denak... hurrengoan iada hilabete guzti hauetako lana ikusiko da eta. Hurrengo arte lagunak!
Nerea Garmendia
Aste santuak pasa dira iada, baita Poloniako bidaia ere. Horrek esan nahi du, geroz eta denbora gutxiago geratzen dela egun handirako! Gaurkoan, azkenik eszenatokiarekin bukatu dugu. Azken marrazkia bakarrik geratzen zen margotzeko eta bukatuta dago. Bestetik, txontxongiloetan zentratu gara. Batzuk oraindik bukatu gabe daudelako. Oso detaile gutxi falta zaizkie hala ere.
Gidoian pentsatzen ere egon gara, oraindik bukaerako partea falta zaiolako. Denak pixka bat urduri gaude nola aterako den jakiteko baina itxaron egin beharko da jakiteko.
Txontxongiloak prestatzen eta eszena tokia bukatzen 12ak iritsi dira eta dena jaso behar izan dugu. Material guztia behar zen tokian utzi eta guztiak agurtu ditugu.
Nerea Garmendia
Greba
Astearte honetan azkenean ez dugu saiorik eduki irakasleen greba izan delako . Gainera aste hau pasata, aste santuak hasten dira eta harekin Poloniako bidaia beraz hiru aste egongo gara taldea elkartu gabe... Baina hala ere indartsu itzuliko gara lana egiteko
Nerea Garmendia
Kaixo guztioi! Gaurkoan beste egunetan bezalaxe, taldean elkartu gara eta lanean jarraitu dugu. Eszenatokiarekin jarraitu dugu batik bat eta txontxongiloak apaintzen ere egon gara.
Batetik eszenatokia oraindik margotzen ari gara, oraingoan izaskuneko eliza, eta gure txontxongiloak apaintzen egon gara. Txontxongiloei ilea jartzen egon ginen eta traje batzuk prestatzen. Denak gogotsu gaude emanaldiagatik. Eszena tokia oso polita izango dela ematen du, oso ondo geratzen ari delako. Beraz gauza horiekin jarraitu dugu.
Azkenean ordua iritsi da eta dena jaso behar izan dugu. Denak agurtu eta azkenik joan egin gara klasera.
Nerea Garmendia
Aurreratzen
Gaurkoan berriz ere taldean elkartu gara. Ez geuden denak tamaleez, Jose Luis medikuan zegoelako baina oso ondo pasa dugu. Gaur aspaldiko partez gidoian eta eszenarioan zentratu gara. Gidoarekin zertxobait aurreratu dugu eta eszena tokiarekin berriz beti bezala jarraitu dugu, marrazten eta margotzen.
Honetaz gain, bi egun barru martxoak 8 dela eta emakumeak beraien garaien inposatuta zuen rolari buruz hitz egiten ere egon gara. Mari karmenen txontxongiloarekin ere jarraitu dugu.
Azkenean denbora bukatu zaigu eta dena jaso behar izan dugu txukun txukun. Solek goxokiak eman dizkigu guk kontra egin arren bi muxu eman dizkiogu bakoitzari eta joan egin gara.
Nerea Garmendia
Beste behin bezala gaurkoan berriz elkartu gara denak. Eszena tokian eta txontxongiloetan zentratu gara. Joxe Luisi txontxongiloa bukatzen lagundu diogu eta oso polita geratu zaio.
Kaxan trianguluaren irudia pegatu dugu iada eta beste lekuak margotzen hasi gara. Gaurkoan izaskungo taberna margotu dugu eta hitz egiten ere aritu gara, ez genizkien mila gauza kontatu dizkigute.
Mari Karmenen txontxongiloa egiten ere egon gara baina ez dugu asko haurreratu harekin ez genuelako denbora gehiago. Azkenean dena jaso dugu eta joan egin behar izan gara berriz klasera, irrikan gara hurrengo saioa iristeko.
Nerea Garmendia