Gauez bakardadeak bortxatzen gaitu ohean.
Anari

seen from France

seen from United States
seen from France

seen from Malaysia

seen from France

seen from United Kingdom

seen from France
seen from France
seen from China

seen from France
seen from Germany

seen from T1

seen from France
seen from Germany
seen from China
seen from Algeria
seen from Jordan

seen from T1
seen from Italy
seen from France
Gauez bakardadeak bortxatzen gaitu ohean.
Anari
Irakurri berri dut biblioteka bat ia hatz-markak bezain pertsonala dela, eta brastakoan atera zait: pertsonalagoa, konpai!, hatz-markak baino askoz ere pertsonalagoa! Hatz-markek nor naizen esaten dute. Ez naizela beste hura. Baina ez dute esaten zer naizen, are gutxiago nolakoa. (…) bizitzan zehar egin ditudan irakurketa-aukerek zenbat kontatzen duten nire bizitzaz. Hatz-markek gaizkilea bilatzeko balio dute, baina ez gaizkilearen ibilbidea eta gaizkia egiteko motiboak.
Anjel Lertxundi
Gizakia bere hizkuntzan ezkutatuta dago.
Rumo
Behar dugu poesia, zeren bestela dena da transakzioa eta etekina.
Martxel Mariskal
Triste nabil momentu txikietan soilik asko pozteagatik.
Beñat Antxustegi
Jaiotzea aukeratuko bagenu zenbat egongo ginake bizirik?
Beñat Antxustegi
Noiztenka bizitzak aspertzen nau, produzitu, erreproduzitu, sortu ta desegin ta eraikitzen dugun gizarteari justifikazioak zenbakiz eskaini. Noiztenka bizitzak akitzen nau, nahiz ta harek ainitz emaiten dautan, denborak beti dena berreskuratzen daut mustuka bat banintz bezala, ta bertatik ateratzen dena gertatutakoen lekuko bilakatzen da. Hainbat argazki, kantu idatzi, momentu bakar batzuen justifikatzeko, ta eraikitzen dugun gizarte puta hunen sare sozialetan hedatu, gure izanaren intimitateari polliki duintasuna kenduz. Noiztenka nahiko nuke ohe azpian kukutuko nukeen bizitzaren argazki batean gelditu, denborak ez dezala sekula ebats ta behingotz, betirako biziko nukeen momentu batean egon.
Joan ihes egin baino lehen by Begiz Begi
Kontatu didate dagoeneko ez zarela nitaz akordatzen, ahaztu zaizula nire izena; niri ez, ordea. Egunero esnatzen naute zure hitzek, zure ahots leunak nazioarteko albisteak kontatuz. Pi-pi-pi egiten duen iratzargailu horietako bat erosteko asmoa daukat ea niri ere zure izena ahazten zaidan.
Castillo Suarez