Argia aldizkariaren Larrun gehigarriaren azalerako marrazkia: ERREBOLTAREN BESTE JARRERA Anarkismoa Euskal Herrian azken 60 urteetan
Cover illustration for Argia magazine: THE OTHER ATTITUDE OF RIOT Last 60 Years Of Anarchism In The Basque Country
seen from Australia
seen from Türkiye

seen from United States

seen from Colombia
seen from Sweden
seen from United States
seen from Russia

seen from United States
seen from China
seen from United States
seen from Lithuania

seen from Malaysia
seen from United States
seen from United States
seen from United States
seen from United States
seen from Australia
seen from China

seen from United States

seen from Russia
Argia aldizkariaren Larrun gehigarriaren azalerako marrazkia: ERREBOLTAREN BESTE JARRERA Anarkismoa Euskal Herrian azken 60 urteetan
Cover illustration for Argia magazine: THE OTHER ATTITUDE OF RIOT Last 60 Years Of Anarchism In The Basque Country
Igeltsero baten teoriak
Dokumentala bost haizeetara zabaldu zenetik, hara eta hona dabil (dabilkite). Traje beltza, zapela, eta foulard gorria; anarkisten bandera zaharraren oihartzun bat soinean. 83 urte, eta bastoi bat. Ez du makulu handirik behar, hala ere: lezioa ikasita dauka Lucio Urtubiak, eta mantra bat bezala errepikatzen du “borroka” hitza (“borroka bizitza da, borroka maitasuna da, borroka dena da”).
Ikasitako esaldiak darabiltza (“Nafarroa, krimenaren aberria”; “Guk ez genuen ez alpargatarik, ez ogirik”; “Ni ez naiz goseak hil beharrean ibilitako bat besterik”; “Kriminal handi bat izan behar nuen nik, egin ziguten guztia mendekatzeko”). Etenik gabe errepikatzen dituen mantrak. Harvarden, Murchanten, Sorbonan, Deustun… eta ostiral iluntzean, Donostiako Kortxoenean.
Teoria handirik ez espero. Leitutakoetatik baino gehiago, bizitakotik hitz egingo dizu Lucio Urtubiak. Berak aitortuko dizu ekintzarako “inuxente samarra” izan behar dela; zenbat eta gehiago jakin, orduan eta zailagoa dela ekitea. Eta zerbait bada, ekintzailea izan da Lucio Urtubia. Eta da oraindik. Utopiaren igeltsero bat.
Baina praxisaren apologia horren azala urratuta, azpian badauzka gutxieneko oinarri teoriko sendo batzuk. Ostiraleko saioan, Kortxoenean, zer egin behar litzatekeen, nola egin behar litzatekeen… aholku eske galdetzen zioten entzuleek. Erantzunak, sinpleak, baina oinarri sendokoak.
Hitzaldi luze askok baino gehiago esplikatzen du, batzuetan, anekdota xume batek: Ciudad Realen (Espainia) hitzaldi bat eman ostean, CNTren egoitza batera eraman zutela, eta, han, gazteek oso kezkatuta hitz egiten ziotela enpleguarengatik, enplegu faltarengatik.”Zer espero duzue, Zapatero etortzea lanpostuak ematera? Sortu! Sortu zuek!”. Orain berri deitu diote gazte haiek, kooperatiba bat sortu dutela esateko.
Sindikatuak eta mugimendu sozialak eskubideak aldarrikatzen eta eskatzen, erregutzen dabiltza aspaldian. Ez da Lucioren bidea. Ez da anarkisten espiritua. Ez da ekintzaileen estiloa. Egin, egin behar da. Urtubiaren beste mantra bat: “Egiten duguna gara”. Lana nahi bada, lana sortu behar da; jan nahi bada, jatekoa sortu; etxeak nahi badira, etxeak egin…
Hitzaldi luze askok baino gehiago esplikatzen du, batzuetan, galdera sinple batek: “Zer diferentzia dago ezer egiten ez duen anarkista baten eta ezer egiten ez duen apez baten artean?”.
Ikasitako esaldiak darabiltza, han eta hemen errepikatzen dituenak; baina zertarako gehiago, esaldi horiek dena laburbiltzen badute? “Nahi duten guztia emanda ere, batzuek ez dute ezer egiten, eta beste batzuek dena egiten dute ezertxo ere eduki gabe”.
Hitz bakar bat ere erabili zitekeen Lucio Urtubiaren hitzaldia laburtzeko: egin. Bina pista gehiago ere eman zituen: “Ez dira erregimentuak behar. Jarri talde txikietan, lau, sei, hamar lagun, eta egin zuen lanak”. Sinplea bezain argia.
Eta fanatismorik gabe. Enpresak sortzeagatik kritikatu izan dute; anarkisten erakundeetatik aparte ibiltzeagatik; ezkontzeagatik… “Nahi dudana egiten dut nik. Horregatik naiz anarkista”, esaten du dokumentalean. Gobernuak kritikatuko dizkizu, “terroristak” eta “kriminalak” direla guztiak; baina gobernu batek lagundu nahi badu, zerbait ona egiten badu, zergatik ez den onartu behar galdetuko dizu. Aberastasuna pilatzea kritikatuko dizu, baina ez dagoela aberastasunaren kontra esanez (miseria ezagutu duenaren posiziotik). ETAkoak lagunak dituela, baina ez dagoela ados bide horrekin (“badakigu hortik ez goazela inora”).
Adibide bat, beste bat: ostiralean galdetu zioten militante batek kartzelatik ateratzeko barkamena eskatzea zer iruditzen zaion; eta erantzun zuen Bakunin ere makurtu zela, ez zezaten urkatu, gero kartzelatik eskapo egiteko. Bizitzea baita lehen baldintza gauzak aldatu nahi badira. Kartzeletako ateak ireki (anarkisten aspaldiko beste desio bat), eta kalean bizi ahal bada. Eta egin. Saiatu. Hanka sartu, eta berriro hasi.
Bizitzaren master iraunkorrak irakatsi diona: talde txikiak, handikeriarik gabe, dogmarik gabe, fanatismorik gabe, eginez, eta eginez, eta berriro eginez. Eta errespetua eta ardura, oinarrizko bi hankak: “Anarkismoa ardura da”.
"Ez dago ezer ezinezkorik". Munduko banku handienetako bat belauniko jarri zizun 83 urteko aitonak esan dizu. Sekula pentsatuko ez lituzkeenak egin ditu, sekula pentsatuko ez lituzkeen lekuetara iritsi, sekula pentsatuko ez lukeen jendea ezagutu. "Ez dut ezer sinisten baina dena sinisten dut". Horregatik. Dena baita posible, dena alda bailiteke: "Liburu batek edo enkontru batek zure bizitza alda dezake hurrengo goizerako".
Saiatu egin behar.