Aulesti, Lea Ibaia, Bizkaia.
seen from Malaysia
seen from United States

seen from United States
seen from Israel

seen from United States

seen from New Zealand

seen from Croatia

seen from China

seen from United States

seen from United States
seen from Netherlands

seen from United States

seen from Netherlands
seen from United States
seen from China

seen from United States

seen from United States

seen from United States
seen from United States
seen from United States
Aulesti, Lea Ibaia, Bizkaia.
Bedartzandi (700m) eta Urregarai (704m)
Ehun mendietako lehiaketarako puntuagarriak diren bi mendi igo ditugu gaurkoan. Ardoa eta arrainaren ibilbidea egin genuenean bertatik igaro ginen, baina tontorrera heldu barik.
ZELAN HELDU:. Markinarako bidea hartuko dugu. Bertan gaudenean Aulestirako bidea hartu, eta 3 bat kilometrora utziko dugu kotxea. Harrobiko sarrera pasata, hormigoizko pista bat ikusiko dugu eskuinetik gorantz doana. Seinaleek ederki erakutsiko digute bidea.
JOAN-ETORRI DENBORA: 3 ordu 29 min.
Geldialdiekin eta oso lasai.
KM: 7,07 Km.
DESNIBELA: 548 M.
ZAILTASUNA: erraza.
TRACKa: http://es.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=5872215
IGOERA-DATA: 2013ko Abenduaren 29a.
Argazki honetan berton hasiko dugu osteratxua.Hormigoizko pistan zehar ordu erdi inguru ibiliko gara, Santa Eufemiako lepora iritsi arte. Bertan, Iturri bat aurkituko dugu. Ezkerrerantz bide bat ikusiko dugu, harrizko menditik gora egiten duena. Makilak baliagarri izango zaizkigu, igotzeko eta batez ere jaisteko.
Igotzen joateko, Donejajue bideko marka horiak, eta Ardoa eta Arrainaren (GR-38) marka zuri-gorriak jarraituko ditugu. Batzuetan jarraitzen erraza egiten ez den arren, gora eta ezkerrerantz egin beharko dugu.
Bidegurutzera heltzen garenean, GR38 eta gure bidea banandu egingo dira. Mendiaren bestaldera jarraitu beharrean, mendiaren gandorretik jarraituko dugu, Bedartzandiko erpin geodesikoa ikusten dugun arte.
Hemendik, Urregarai ikusi ahal izango dugu.
Beheranzko bideari ekingo diogu, gutxi gora-behera bide berdina jarraituz, Aterpetxera iritsi arte berriz ere.
Urregarai mendirantz joko dugu, seinaleak markatzen duen bidetik. Pinuen artetik doan bidea da, inongo zailtasunik gabea. Zabalgune batera heltzen garenean, baselizara igotzeko dauden 222 eskilarak ikusi, eta igo egingo ditugu.
Baselizatik bertatik tontorrera aitaren batean helduko gara, eta bertatik bedartzandiren ikuspegia izango dugu.
Kotxera bueltatzeko ordua da, eta egindako bidea desegitea baino ez da falta.
Osteratxu labur, errez eta polita.
2013-03-22. Aulesti.