Informazioaren bilaketaren fasearen arazoak eta gomendioak
Egun, internetekin informazioa eskuratzea gero eta errazagoa da. Baina, eskuratzen dugun informazioa beti al da baliagarria? Tamalez ez. Izan ere, aurkitu izan dugun informazioaren bilaketarako denbora gutxi eman izan dugu edo ez diogu nahiko erreparatu erabilitako plataformei.
Beraz, nola espero al dezakegu erabilitako informazioa ‘’ona’’ ez izanik guk eratutako edukiak onak izatea? Ezin dugu, noski. Horregatik merezi du honetan erreflexioa egitea. Bilatzaile guztiek kontuan izan beharko lukete idei hau bilatutako informazioa ahalik eta kalitate handikoa izan dadin.
Beraz bilatzaileek zenbait gauza izan behar dituzte kontuan, hala nola: zein euskarri erabiliko duten informazioa eskuratzeko (internet, liburutegiak, elkarrizketak…), erabilitako euskarriaren kalitatea ona dela segurtatu (nork idatzi du, noiz idatzi du, zeintzuk ziren beren interesak…) aurkitutako informazioa kontrastatu eta azkenik informazioaren erabilpen egokia egitea aurreko lan guztia baliagarria izan dadin.













