Zergatik?
Agian... Bajuran dabilen arrantzale lanpetuari etxera itzultzeko ordua dela esateko. Edo amodioaren eza bizi izan duen mutiltxoa hatxetatik arratseko azken argiari so dagoenean, itsasoa berarekin bat datorrela adierazteko. Edo belazko untzian dabilen marinel erromantikoak aurkari bat izan dezan, bere bidea zaildu eta hauspotuko duena. Edo arraintxoen bizi latza goxotzeko. Agian gauzak ez dira, direla uste dugu.










