Koldo Almandoz gero eta gehiago atsegin dut
Zuzeu agerkarian agertu da elkarrizketa, laburra eta interesgarria. Almandozek badaki zertaz ari dan... eta kultur kontsumoaren inguruan dituen kezkak konpartitzekoak dira. Badirudi kulturgileen artean tresna berriek sortu dituzten joerak ez dituztela begi onez ikusten... baina gogoeta oso interesgarria da. Garaikidetzat daukat Koldo Almandoz kazetari eta zinemagilea... eta ideia asko konpartitzen ditut berarekin. Eta maiz pentsatzen dut ze suertea daukagun euskaldunok horrelako jendea ondoan eukitzearekin, beti lanerako pronto, beti sortzen, beti kezkak hedatzen... beti hor. Biba zuek!
" Koldo Almandoz: Zinea jada ez da zinea, ikusentzunezko bihurtu da









