Gozatzeko aukera ederra… - Doniene Abesbatzaren Cáritas Bizkaiaren aldeko ongintzazko kontzertua. Urtarrilak 18an, igandea, eguerdiko 12:30etan, Basauriko Social Antzokian. Sarrera: 6 € Cáritas Bizkaiaren aldeko ongintzazko kontzertua eskainiko digu Doniene Abesbatzak Social Antzokian. 2008 urtean, Leioako kontzerbatorioan sortutako talde entzutetsu honen zuzendaria Garbiñe Abendaño soprano basauritarra da. Taldeak Basaurin emango duen kontzertuan, euskal abesti tradizionalak jasoko dituen errepertorio zabala eskainiko du. Emanaldi horretan, Doniene Abesbatzarekin batera, Leioako Orkestra Gaztearen zuzendari artistikoa den Margarita Lorenzo de Reizabal musikagile eta pianista izango dugu. Informazio gehiago: http://bit.ly/1s58uab