GERD ARNTZ, diseinatzaile grafikoa
Egun honetan Badok 11k grebarekin bat egiten du eta gaurko edukia langileen protesten sinboloak sortu zituen diseinatzaile grafikoari eskaintzen da.
Gerd Arntz (Remschaid, Alemania 1900 - Haga, Herbehereak 1988) diseinatzaile grafiko eta artista modernista izan zen. Artea Barmenen ikasi ondoren, Europako hainbat hiritan bizi izan zuen: Viena, Düsseldorf, Mosku eta Kolonia. Azken honetan, Koloniako Progresistak artista taldeko militantea izan zen. Arntzek Alemaniako hedabide komunistentzat (Die Proletarische Revolution) lagundu zuen afitxak eta piktogramak egiten. Vienako Estatistika Piktorikoko Metodorako piktogramak diseinatu zituen, gero Isotype izendatutakoa. Vienako Sozio-ekonomikako Museorako 4000 piktograma inguru diseinatu zituen. Vienako lana Sobietar Batasunean jarraitu zuen eta Austrian gerra zibila hasi zenean Hagara joan zen bizitzera.
Hizkuntza bisual unibertsalki ulergarria sortu zuen Otto Neurathekin -soziologo eta filosofoa- batera, Isotype deiturikoa.

















