[2011-11-06, ] Uholdeak Beterrin. 1980ko hamarkada hasieratik izan diren uholde handienak, Hernanin. Urumeak gainezka egin du Goizuetatik Donostiara hainbat lekutan. Errepideak itxita egon dira, urak azpian hartu dituelako, edo lurjauziak erori direlako. Hernanin, Astigarragan eta Martutenen etxeetako azpiko pisuetara ere sartu da ura hainbat auzotan. Hernanin, Karabel auzoan izan dira kalte gehienak; urak azpian hartu du auzoa, eta bizilagunek etxean sartuta gelditu behar izan dute. Irudietan ikusten da uraren indarra: Elorrabiko zubi zintzilikatua errotik bota du urak, hormigoizko euskarri ere aurretik eraman du.
Iturria: Jokin15.










