#24ordudigitalean #24ordudigitalean2017 #cartoons #scenario #animazioa #elorrio #berriotxoa @anitanimala #marrazkia #3izkaitxar #3 #zemendia
seen from Canada
seen from China

seen from United States
seen from Brazil
seen from Kazakhstan
seen from Indonesia
seen from China
seen from United States
seen from France

seen from United Kingdom

seen from United States

seen from United States
seen from United Kingdom

seen from Malaysia
seen from Indonesia
seen from China
seen from United States
seen from China
seen from France
seen from T1
#24ordudigitalean #24ordudigitalean2017 #cartoons #scenario #animazioa #elorrio #berriotxoa @anitanimala #marrazkia #3izkaitxar #3 #zemendia
Euskal animazioaren lagina ‘Del trazo al pixel’ zine programaren baitan (zinea.eus)
Artikulu hau zinea.eus atarian argitaratu zen 2016ko otsailaren 22an
http://zinea.eu/2016/02/12/euskal-animazioaren-lagina-del-trazo-al-pixel-zine-programaren-baitan/
****
Carolina Lopez komisarioaren bi urteko inbestigazio eta berreskuratze lanak izan du bere ordainsaria. Del trazo al pixel: Más de cien años de animación española, espainiar animazioaren hirurogehitik gora pieza biltzen dituen antologiak, argia ikusi du azkenean. Besteen artean, proiektuak, zazpi euskal egileren animazioa ezagutzeko eta aztertzeko aukera eman digu.
Del trazo al pixel: Más de cien años de animación española Carolina Lopez komisarioaren ikerketa eta berreskuratze lanetik sortutako proiektua da, CCCB Centre de Cultura de Contemporàniak eta AC/E Acción Españolak elkarlanean ekoiztua. Lan honen helburua Espainian egindako animaziozko zinema ezagutzera ematea da, eta horretarako, hainbat lan berreskuratu dituzte, baita Filmoteca de Catalunya eta Filmoteca de Españaren bildumetan gordetako obra ugari digitalizatu ere.
Le Festival international du film d’animation d’Annecy zinemaldian estreinatu eta berriki Madrilgo La Casa Encendida kultur-zentroan aurkeztu den ziklo honek, pieza historikoak eta film labur garaikideak biltzen ditu, guztira 63 lan eta hamazazpi spot, zortzi sailetan banatuta: Garabatos, Bajo el yugo, Tiempos modernos, Macián el maestro, La huella del artista, Humor y masacre, Destino Hollywood (y más allá) eta La próxima generación.
Hain zuzen, La huella del artista saialren baitan zazpi euskal autoreren lanak topa ditzakegu: Isabel Herguera, Begoña Vicario, Izibene Oñederra, Ivan Zulueta, Jose Antonio Sistiaga, Rafael Ruiz Balerdi eta José Félix González Placer (Etxegaraico Goti). Orokorrean, artista hauen lanek kutsu esperimentala badute ere, hainbat dira erabilitako teknika eta tematikak. Hiru estilotan banatu liteke beren ekarpena:
Batetik, Isabel Herguera, Izibene Oñederra eta Begoña Vicarioren kasuan, euren estiloa desberdina izanik ere, beraien arteko elkarlana agerikoa izan da, gehien bat Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren fakultateak edo Artelekuko Mugimenduzko Irudiaren Laborategiak euskal animazio esperimentalari egin dion ekarpenagatik. Horrez gain,beraienak genero perspektibatik jorratutako lanak dira askotan, emakumea eta bere testigantza zuzena jarriz istorioaren erdigunean. Honen adibide ditugu, OñederrarenHotzanak, for your own safety (2013) eta Vicarioren Geroztik ere… (1994) lanak, biak ala biak Del trazo al pixel argitalpenaren barnean aurki ditzakegunak.
(Hotzanak for your own safety - Klikatu ikusteko)
Bestalde, Jose Antonio Sistiaga eta Rafael Ruiz Balerdi margolariak ditugu. Artistok, Chillida, Basterretxea, Oteiza eta beste batzuekin batera, Gaur taldea osatu zuten, Frankismoak isildutako sormen artistiko aske baten alde lan egiteko. Beren lanetan, zeluloidean bertan margotzeko hautua egin zuten, Impresiones en la alta atmósfera (1989) eta Homenaje a Tarzán (1970) filmetan esaterako, pinturaren eta zinemaren arteko sinbiosiaren inguruko gogoeta landuz. Haatik, ezberdintasunak ere topa ditzakegu bi artisten artean: Sistiaga forma osoez baliatzen da, materikoa eta astrala den zirkulu aldakorra irudikatzerakoan, abstrakzio puntu gorenera helduz. Ruiz de Balerdik, aldiz,found footage praktikan pausu bat haratago eramaten du, eta aurretik existitzen zen Tarzanen inguruko film baten gainean zeluloide transparentean margotuz, trazu beltz minimoetan islatzen ditu eszena figuratiboak, mugimendua gutxieneko lerroetara murriztuz.
(Impresiones en al alta atmósfera)
(Homenaje a Tarzán)
Bilduma osatzen duten euskal animaziogileen errepaso hau amaitzeko, Ivan Zulueta eta Félix González Placeren lanak ekarriko ditugu. Elkarren artean erlazio zuzenik izan gabe, pauta antzekoak sumatu daitezke bien lanetan. Zuluetaren lan zinematografiko eta grafiko emankorrak eta González Placeren margolanak aztertuz, bi artista hauek lantzen dituzten gaiak homosexualitatea eta desira direla aprezia liteke. Behin Frankismoaren oztopoa gaindituta, askatasun formal ageria erakusten dute Zuluetaren Get back (1969) eta González Placeren 20 días de amor (1991) piezek. Bietan gorputz maskulinoarenganko desioa irudikatzen da.
(Klikatu hemen “Get back” ikusteko)
The Man Who Shot The Man Who Shot Lincoln from Drew Chirstie