EHUko 3. mailako Haur Hezkuntzako 3 ikasle gara: Haizea Azpiazu, Irati Garmendia eta Nerea Martinez :)
Ikasturte honetan Zientzia Esperimentalak izeneko ikasgaia dugu, eta proiektuen bidez lan egitea egokitu zaigu. Erronka polita, ezta? Guri suertatu zaigun eremua URA da, eta horren barnean ditugun zalantzak eta jakin-minak argituko ditugu lauhilabete honetan zehar.
Horretarako, guk emandako pauso guztiak, egindako jarduerak, hausnarketak,... hemen azalduko ditugu, eta ez zen gaizki egongo zuengandik feedback-a jasotzea. Animatu!!