Gure adiskide, Karlos Zabala,”C’est la vie” kantatzen dute zaharrek aurkezten
seen from Poland
seen from United States

seen from United States

seen from United Kingdom
seen from Belarus
seen from United States

seen from United States
seen from Germany
seen from United Kingdom

seen from United States
seen from United Kingdom
seen from Brazil
seen from Singapore
seen from Brazil

seen from France
seen from United States
seen from United Kingdom

seen from United Kingdom
seen from Canada
seen from United Kingdom
Gure adiskide, Karlos Zabala,”C’est la vie” kantatzen dute zaharrek aurkezten
#lobo #otsoa #poesia #liburua #aurkezpena #libro #presentacion @endikalahaine #jendezoroa #gauzazoragarriak egiten! #barakaldo #casablanca #musika #creatividad #artista @taupaka (en Baracaldo) https://www.instagram.com/p/BqBCkW1AoM1gQO1Hk20ScBjOxsXlpO363PWY840/?utm_source=ig_tumblr_share&igshid=1sirenqufwpk2
#zumarraga #ezpatadantza #irrintzi #txistulari #liburua
Ekonomia korbata barik azaltzen
Yanis Varoufakis ezagun egin da gure artean. Mundu osoan asko izan gara, 6 hilabeteren buruan bere jarraitzaile bilakatu garenak. Grezia, zorra, finantzak eta bere jarrera laburbiltzen ditu Syrizako gobernuak hautatu zuen ministroak. Ekonomia irakasle zela bagenekien, blogaria, twitter erabiltzaile iaioa.
Erreferendumak burujabetza ariketa mundiala jarri zigun begien aurrean. Herri bat, bere eskubideak eta izaera aldarrikatzen. Bere erabakia.
Biharamunean utzi zuen kargua. Estrategia ausartean, urrats bat gehiago.
Erreferendumaren egunean aipagai izan genuen liburua etxekoon artean. Biharamunean, pozik gainera, eskean joan nintzen herriko kioskora. Bi egunetara eskuartean nuen, irakurtzen hasteko pronto.
Lehen lerrotik, irakasle idazle guraso aidetsu bat, argia, azalpenak ematen goxoa, atsegina... eta modu ezin ulergarriago batean. Alabari azaltzen dizkio ekonomia kontuak, gazteengana zuzendu nahi du bere mezua, guri guztioi mintzo zaigu, ekonomia eta batipat kapitalismoaren historia ulertzeko moduan. Lehen lerrotik, parrafotik, kapitulutik harrapatuko zaitu liburuak.
Sarea, eremu sortzailea
Ostean sarean iragarri nuen, sare sozialetan: Ekin niola irakurketari. Varoufakisen ahotsa aldarrikatzen. Estiloa. Samurtasuna. Aupamenak!
Berari buruz sekulakoak eta bi esaten ari diren honetan, bere irudiaz, izaeraz, jarreraz eta beste.... Bere alabari idatzitako liburu samurra irakurtzen ari naizen honetan, gizon atsegin, ulerkor, jator, xume eta argi bat, oso argia somatzen dut. Liburu batek hurbiltzen zaitu, beragana kasu honetan.... zer eta ekonomiaren historia bat istorio txiki eta ulergarriz osatuz. Sekulako liburua.... ez galdu aukerarik!
Eta haria sortu zen, jarioa. Galderak eta erantzunak. Proposamenak eta kezkak. Liburua eta euskaraketa. Beharra eta ezina. Gogoa eta indarra. Hariak eta jarioak jarraitzen du. Atsegin dut, edo nahi dut, edo behar dugu....
Euskaraketa martxan da, eta uda honetan lanean jarri gara. Auzolanean berriz ere. Eta argitaratuko dugu, eta modu askotara... dijitalean, paperean, enkarguz...
varoufakis.bookpress.com
Azken afaria nobelan hiru dimentsioak agertzen dira: subjetiboa, objetiboa eta politikoa
Xabier Montoia eta Jon Benito Azken afaria nobela aurkezten Donostian. Hitzen Uberan guneak, elkarrizketa transkribatu eta argitaratu du .