Curriculuma eta bere diseinua
Curriculumaren hainbat eredu desberdin daude:
1. Curriculum adierazia
2. Curriculum ezkutua
3. Curriculum absentea
4. Irakaskuntza praktikorako gida planifikatua eta argudiatua
Paradigma bakoitzak curriculumari buruz duen kontzeptua aurkezten du:
- Paradigma positibista: teknikoa da, programatu, burutu eta ebaluatu.
- Paradigma interpretatzailea: Jarduera artistiko, ikertzaile, kimiko eta ez teknikoa da. Hausnarketan eta praktikan oinarritzen da.
- Paradigma kritikoa: Gizartean dauden botere eta desberdintasunak mantentzeko eta birsortzeko tresna da.
Curriculumean hainbat elementu topa ditzakegu:
- Konpetentziak: Testiunguru bakoitzerako egokituta dauden jakintzen, trebetasunen, jarreren eta balioen elkarrekintza bateratua dira. Errealizazioa eta garapena lantzea eta gizarte-integrazioa lortuko dugu umeengan.
- Helburuak: Umeengan garatu edo lortu nahi ditugun ahalmenak edo gaitasunak dira.
- Edukiak: Gizarte-talde baten kulturatik irakasteko aukeratu diren elemntuak dira.
- Metodologia: Irakaskuntzan irakasleak erabiltzen dituen metodo edo printzipioen multzoa da. Jarduera didaktikoak metodologiaren barruan sartzen dira ere.
- Ebaluazio sistema: Honako hauek aztertuko dira:
1- Ikastegiaren ingurua eta umeen familiak
2- Ikastetxea/gela
3- Umeak ume bakoitza eta ume taldea
4- Irakatsi nahi duguna
5 - Irakaslea/irakastaldea












