seen from Kazakhstan
seen from United States
seen from Hong Kong SAR China
seen from Maldives
seen from United States
seen from United States
seen from United States

seen from New Zealand
seen from New Zealand
seen from United States

seen from Malaysia
seen from United States

seen from Malaysia
seen from Iraq

seen from France

seen from United States
seen from United States

seen from Türkiye
seen from China
seen from Estonia
Eta eskotea jantzi gura badut, zer?
Bala zauridun emakumea
2012 - urria - 20, 17:04
Hasieran esan dudan bezala, sabelaldean orbain hura zeukan emakume hark era bitxi batean erakartzen ninduen. Bere ile horiaz, begi gupidagabeez eta izterrak erakusteko era hartaz haraindi zegoena. Bere ahoskera hotzarekin eta atzazkal ondo zainduekin zerikusi gehiago zuela uste nuen, oraindik ezer ulertzen ez nuen momentu hartan. Nire istorioa bitxia da, emakume hark erakartzen ninduen modua bezain bitxia. Lehenengo eta behin ez da egunero ikusten sabelaldean bala zauri baten orbaina duen pertsona bat. Ez dakit estatistikek zer dioten, baina emakume batengan arraroagoa egiten zait oraindik, hori posible bada. Arraroa da emakume haren orbainaren kausa. Zergatik tirokatuko zuten emakume bat haren sabelalde biluzian? Berataz maitemintzea eta ondoren tirokatzea arraroa da, era sinple batean azal badaiteke ere: berataz maitemintzen denak, maitasunaren (eta zeloen) suak erreta, pistola bat hartu eta tirokatu egiten du. Arrazoi makabroa, neurriz kanpokoa, baina sinple askoa gure logika oinarrizko eta basatienera murrizten badugu. Eta hain justu arrazoi honek egiten du nire istorioa hain bitxi, nire buruari behin eta berriro galdetzeak nola izan ote daiteken posible emakume bat tirokatzea eta gero hartaz maitemintzea... Nik neuk zapaldu bainuen pistola haren katua egun hartan, duela zazpi urte...
Hondarribiko alardea