GR-38 ARDOA ETA ARRAINAREN IBILBIDEA I: PRESTAKETA
Santiagoko zubia zela eta, zerbait berezia egitea pentsatu genuen. Bila ibili eta gero, ardoa eta arrainaren ibilbidearen zati bat egitea polita izango zela pentsatu genuen; GR-38a.
GR-38a, Arabako Oion herritik Bermeora doan ibilbidea da. Aintzina, Bermeotik arraina eramaten zen Oionera, eta han ardoa, gatza eta garia kargatuz, buelta ematen zuten.
Ibilbidea, zazpi zatitan banatuta dago;
Hala ere, badaude beste hiru aukera GR hau osatzeko.
G-38.1 Durango-Maskagakorta eta Maskagakorta-Lekeitio zatitan banatuta.
GR-38.2 Maskagakortatik Ondarroara doana.
GR-38.3 Bolibarko Ziortza komentutik, Munitibar eta Lekeitiora doana.
Guk, Otxandio-Lekeitio ibilbidea egitea pentsatu genuen, batez ere, lo egiteko lekuak erreserbatzerakoan izan genituen arazoengatik.
Hemen duzue, track, pdf eta informazio gehiagorako webgune bat:
Lehenik eta behin, lo egiteko lekuak aurkitu behar izan genituen. Otxandion, Etxebarri nekazalturismoa aukeratu genuen, lo egiteko.
Durangon, errota ostatua, Bolibar inguruan, Iruzubieta auzoko Ikestei nekazalturismoa, eta Lekeitioko Trinkete aterpetxea.
Behin non lo egingo genuen jakinda, Otxandiora joateko autobusen ordutegia, eta Lekeitiotik bueltarakoa begiratu genituen, diputazioko orrian.
Gomendagarria oso, GPS-a eramatea, eta barnean ibilbideak sartzea. Senderismo euskaditik jaitsitako track-ak oso lagungarriak dira, baina guk adibidez ez genuen Otxandion bertan lorik egin, ezta Bolibarren ere. Horrez gain, Lekeitiorako bidea Durango-Gernika bidearen erdian dago, eta gps-ko track-a itsu itsuan jarraitu ezkero Gernikarantz joan gintezkeen konturatu gabe.
Gauza guzti hauetarako badauka garminek programatxo bat. Basecamp du izena, eta honen bidez, ibilbideak moztu, itsatsi, ibilbidearen noranzkoa aldatu, puntu berriak gehitu (ostatuak non dauden jakiteko), eta ibilbide berriak marraztu (herritik ostatuetara joateko).
Guk GPS-ko track hauen prestaketan denbora nahikotxu erabili genuen, sorpresarik ez izateko.
Motxilen prestaketa izan zen gogorrena, baina nire laneko Mercedes-ek lagundu gintuen arlo horretan:
1. Eraman beharreko guztia, saiatu txikia izan dadin, bolumen txikikoa eta pisu gutxikoa. Linterna, nezeserea, etab.
2. Beroa edo hotza egin dezake, eta beraz, edozein egoeratarako prest egon beharko dugu.
3. Suposatzen dut, lo egitngo duzuen lekutan, armosua edo gosaria emango dizuetela, eta amaierako herrietan afalduko duzuela, beraz, bazkaria baino ez duzue kontutan izan behar. Janaria hasieran eros dezakezue osorik, edo egunez egun erosten ibili. Azken honek, motxiletan pisu gutxiago eramatea ahalbidetzen du.
4. Lo egingo duzuen lekuen arabera, izarak eta toailak izango dituzue, edo ez. Galde egizue joan baino lehen, honen arabera lo zakua, izarak eta toaila eraman beharko dituzue eta.
Eraman Beharreko Materiala:
Lo zakua (4. puntuaren araberakoa)
Esterila (aterperik gabe lo egin behar izan ezkero)
Trekking botak edo plaierak (norberaren gustura)
Sandalia edo Txankletak (hostaletan, aterpetxeeta, etab, ziurrenik ez dizuete botekin ibiltzen utziko, eta dutxarako) Ibilbide luze baten ondoren, oinutzik ibiltzea eskertzekoa da.
2 Kamiseta lehortze azkarrekoak
2-3 Zabor poltsa (erropa eta beste trabaren baterako)
Fraka laburrak (lehortze azkarrekoak)
Fraka luzeak (lehortze azkarrekoak)
3 Kaltzerdi pare (2 mendiko)
Kapa edo antzekoa. Kontutan izan, ez dela ibiltzeko erabiltzen. Kapak ez dira onena, izerdia pasatzen uzten ez duelako, eta barrutik hondatuta amaitzen baituzu. Zabalguneren baten ekaitzak harrapatu ezkero, motxila eta zu estali eta barealdia etorri arte itxaroteko erabili ohi dira.
Aterkina. Txiki eta tolesgarria oso ondo etor dakiguke.
Linterna (frontala bada, hobe. Oso txikiak dira eta betiko bizia luzea dute).
Kantinplora (Kas botila, La Casera o Cocacola 1,5 litrotakoa). GARRANTZITSUA. Hidratazioa oso garrantzitsua da. Martxa luzeetako nekearen zati handi bat, hidratazio faltagatik izaten da.
Komuneko papera (1 roilo bat bana)
Dutxarako toaila. Eskuan sartzen den horietakoa da gomendagarriena. Decathlonen saltzen den horietakoa.
Almoadaren funda (norberaren arabera)
Barruko arropa: lehortze azkarrekoa
Txinbo xaboia (pastila erdi talde osoarentzat) zerbait garbitu behar izanez gero...
Eguzkitarako krema, aurpegi eta gorputzerako
Hanketarako krema (Norberaren arabera)
Rinonera (balio handiko gauzak logelan uzteko: dokumentazioa, ipad/ipod/ipub, i…, dirua,…)
Dokumentazioa: NAN, tarjeta Osakidetza eta baldin badaukazue,tarjeta sanitaria europearra.
Nezeserea: eskubila eta haginetarako xaboia, gel/xaboi pastila, txanpua, … GARRANTZITSUA, dena tamaina txikerrean: Xaboi pastila gomendatzen dizuet, gutxi pisatu eta okupatzen bait du. Txanpua, kalkula egizue martxaren luzeeraren arberarako.
Belarritarako tapoiak GARRANTZITSUA. Inozokeria dirudi, baina arazoa izan daiteke eraman ez izana, non eta norekin lo egin behar duzun ikusita
Irakurketa (norberaren arabera).