Memoritour Gernika (Museo de la Paz de Gernika / Gernikako Bakearen Museoa)

seen from United States
seen from United States
seen from United States
seen from United States

seen from United States

seen from Ukraine

seen from United States

seen from Australia
seen from United States
seen from Spain
seen from Türkiye
seen from Malaysia

seen from United States
seen from United States
seen from Malaysia
seen from Netherlands
seen from Indonesia
seen from China

seen from United States
seen from Netherlands
Memoritour Gernika (Museo de la Paz de Gernika / Gernikako Bakearen Museoa)
GR-38 ARDOA ETA ARRAINAREN IBILBIDEA IV: Bolibar-Lekeitio
Ikestei nekazalturismotik irten ginen, Iruzubieta auzoa zeharkatu eta Bolibarrera iritsi. Erromes ugari ikusi genituen bertan, baina guztiak gernikarantz zihoazen.
Bolibarreko tabernaren eskumatik bide bat hartu genuen. Zeinka markatzen zuena. Bide estu, aldapatsua eta sasi eta sastrakaz betea. Jarraitzeko oso zaila eta nondik zihoan aurkitzeko ere zaila. Pare bat aldiz bidez erratu ginen, eta Zainkara askoz gehiago tardatu genuen.
Aurrerago errepide nagusira irten ginen, zeharkatu eta Urregarai, bedartzandi mendietarantz zihoan bidetik igoten hasi ginen. Atxagarai aterpetxearen atarian indarrak berriztu eta bideari ekin genion berriz.
Bedartzandi mendirantz igoten hasi ginen makilaren laguntzaz, apurka apurka. Ia ia goian geundenean ez zegoen bidea batere argi, eta gps eta guzti galdu egin ginen. Galdu ez, baina bidea ez genuen aurkitzen. Azkenik jaisten gindoazen bitartean, bidezidor bat ikusi eta hara jo genuen. Hemen bidea ere ez zen batere ona, eta galdutako denborak eta nekeak desanimatu egin gintuen. Jaitsi eta jaitsi, azkenik errepide batera heldu ginen, eta hemendik Santutxura bidea errazagoa izan zen. 5,7 amorotora eta 11 lekeitiora. Denbora kontua zen. Heldu egingo ginen.
Amorotora iritsi aurretik atsedenaldi pare bat egin behar izan genituen. Indarrak justu eta oinak apurtuta geneuzkan eta.
Amorotora iristerakoan kantinplorak bete eta azken tarteari ekin genion. 200 metroko desnibela jaitsi, lea ibaia igaro, eta azken igoerari ekin genion. Igoten erosoago aurkitu ginen, jaisten baino. Behin goian Lekeitio ikusi genuen. Herrira jaitsi eta aterpetxera heltzea denbora kontua baino ez zen izan.
26,3 Km bolibar lekeitio
26,7 Km durango bolibar
20,2 Km otxandio durango
GR-38 ARDOA ETA ARRAINAREN IBILBIDEA III: Durango-Bolibar
Goizeko 8:30tan ekin genion bideari. Ogia erosi eta Iurretaantz abiatu ginen. Iurretan bertan mendirantz zihoan bidezidor bat hartu genuen.
Sasi eta bedar artetik. Sancho iv-ak oparitutako baseliza bat pasata gero, Momoitioko Sanjuango elizara heldu ginen.
Ardiek bidea oztopatu arren, aurera egitea lortu genuen...
400 bat metro aurrerago Garaiko santa katalina baselizatik aurrera jarraitu genuen, garai eta bere artea erraldoia alde batera utziz.
Hemendik 2,5 km-ra lasiar guneko iturrian zintzurra busti genuen eta bere mahaietan zerbait jan eta atseden hartu.
Bideari gogotsu ekin genion berriro ere, Maumako atarira iritsi arte. Trikuharri ederra.
Km batzuk ibiliz Mauma auzora iritsi ginen. Bertan san lorentzo eleizpean zerbait jan, bere iturrian ura edan, eta gernika jartzen zuen bides jarraitu genuen. San Lorentzokoa zen azken iturria. Hemendik aurrera Bolibarrerarte ez zegoen ur gehiagorik.
Oizera igotzeko bidea alde batera utziz, aurrera ekin genion bidegurutze honetata heldu ginen arte.
Hemen, gr-38a gernikara eta bermeora doana alde batetik, eta gr-38.1 lekeitiora doana eta gr38-2 ondarroara doana banatzen dira bestetik. Guk Bolibarrerantzko bidea hartu genuen gure helmuga Lekeitio bait zen.
Hemendik aurrera, Oizpean egin genuen bidea, Bolibarrerantz jaisten hasi arte. Tartean zenarruza klaustroa eta gr-38.3 bidea, (Munitibarretik pasata lekeitiora doana), utzi genituen atzean. Bolibarren freskagarri bat hartu, Simon Bolibarren museoaren paretik pasa eta Markinarako bidea hartu genuen une batez, ikestei Nekazal turismora iritsi arte. Bapo afaldu ta atseden hartzera.
GR-38 ARDOA ETA ARRAINAREN IBILBIDEA II: Otxandio-Durango
Bilboko hurtado amezaga kalean geunden 18:45tan irtengo zen A3925 autobusaren zain. Bilbo-ubide ibilbidea egiten zuena. Gure geltokia: otxandio zen. Ordu ta laurdeneko bidea eta gero (artean umez inguratuta lapurriketa udalekueta jaitsi 40 bat ume jaitsi ziren arte), otxandioko ospitale kalean geunden.
Handik errepide nahusia jarraituz 10 minututan Etxebarri nekazalturismora iritsi ginen. Gauzak utzi, eta otxandio ezagutzera joan ginen. 45€ euro ordaindu genituen. Etxeko andrea jatorra zen eta baita txakurrak ere. Gosaria oparitu ziguten.
Goizeko 8tan martxan jarri ginen, otxandiora bidean. Handik, gr-38aren markak jarraituz, ibilbideari ekin genion. Marka zurigorriz ondo markatuta zegoen bidea. Bidegurutzeetan gr-38 eta 282aren kartelak ondo jarrita.
Ia inor gurutzatu gabe, urkiolako santutegira irtsi ginen. Bidea ia laua eta inolako zailtasunik gabea izan zen.
Urkiolan ordulaurdeneko atsedenaldia egin, kantonplorak bete eta mañariarantza abiatu ginen. 700 metro inguruko desnibel negatiboa genuen aurretik. Pena galanta, belainoaten erruz urkiolako ikuspegi ederra ezin ikusi izana.
Bidean urkiola atzez igotzen ari zen gizon bat gurutzatu genuen, eta santi kurutze baserriaren parean. Zerbait aurrerago, gatzaieta karobian eztarria freskatu genuen berriro.
Untzillatz mendiaren magaletik igaroz, Mañariara heldu ginen. Hainbat iturri zeuden bertan.
Hemendik, errepide nagusia jarraituz Durangorako bidea hartu genuen. Espaloi ederra zegoen. Izurtza zeharkatu eta durangoko tabira auzorantz sartu ginen. Handik kilometro eskasera gure helmugara iritsi ginen. Errotagane ostatua.
GR-38 ARDOA ETA ARRAINAREN IBILBIDEA I: PRESTAKETA
Santiagoko zubia zela eta, zerbait berezia egitea pentsatu genuen. Bila ibili eta gero, ardoa eta arrainaren ibilbidearen zati bat egitea polita izango zela pentsatu genuen; GR-38a.
GR-38a, Arabako Oion herritik Bermeora doan ibilbidea da. Aintzina, Bermeotik arraina eramaten zen Oionera, eta han ardoa, gatza eta garia kargatuz, buelta ematen zuten.
Ibilbidea, zazpi zatitan banatuta dago;
Oion-Biasteri
Biasteri-Albaita
Albaita-Estibaliz
Estibaliz-Otxandio
Otxandio-Durango
Durango-Gernika
Gernika-Bermeo
Hala ere, badaude beste hiru aukera GR hau osatzeko.
G-38.1 Durango-Maskagakorta eta Maskagakorta-Lekeitio zatitan banatuta.
GR-38.2 Maskagakortatik Ondarroara doana.
GR-38.3 Bolibarko Ziortza komentutik, Munitibar eta Lekeitiora doana.
Guk, Otxandio-Lekeitio ibilbidea egitea pentsatu genuen, batez ere, lo egiteko lekuak erreserbatzerakoan izan genituen arazoengatik.
Hemen duzue, track, pdf eta informazio gehiagorako webgune bat:
Senderismo Euskadi GR-38
Aurreprestaketa:
Lehenik eta behin, lo egiteko lekuak aurkitu behar izan genituen. Otxandion, Etxebarri nekazalturismoa aukeratu genuen, lo egiteko.
Durangon, errota ostatua, Bolibar inguruan, Iruzubieta auzoko Ikestei nekazalturismoa, eta Lekeitioko Trinkete aterpetxea.
Behin non lo egingo genuen jakinda, Otxandiora joateko autobusen ordutegia, eta Lekeitiotik bueltarakoa begiratu genituen, diputazioko orrian.
Gomendagarria oso, GPS-a eramatea, eta barnean ibilbideak sartzea. Senderismo euskaditik jaitsitako track-ak oso lagungarriak dira, baina guk adibidez ez genuen Otxandion bertan lorik egin, ezta Bolibarren ere. Horrez gain, Lekeitiorako bidea Durango-Gernika bidearen erdian dago, eta gps-ko track-a itsu itsuan jarraitu ezkero Gernikarantz joan gintezkeen konturatu gabe.
Gauza guzti hauetarako badauka garminek programatxo bat. Basecamp du izena, eta honen bidez, ibilbideak moztu, itsatsi, ibilbidearen noranzkoa aldatu, puntu berriak gehitu (ostatuak non dauden jakiteko), eta ibilbide berriak marraztu (herritik ostatuetara joateko).
Guk GPS-ko track hauen prestaketan denbora nahikotxu erabili genuen, sorpresarik ez izateko.
Motxilen prestaketa izan zen gogorrena, baina nire laneko Mercedes-ek lagundu gintuen arlo horretan:
1. Eraman beharreko guztia, saiatu txikia izan dadin, bolumen txikikoa eta pisu gutxikoa. Linterna, nezeserea, etab.
2. Beroa edo hotza egin dezake, eta beraz, edozein egoeratarako prest egon beharko dugu.
3. Suposatzen dut, lo egitngo duzuen lekutan, armosua edo gosaria emango dizuetela, eta amaierako herrietan afalduko duzuela, beraz, bazkaria baino ez duzue kontutan izan behar. Janaria hasieran eros dezakezue osorik, edo egunez egun erosten ibili. Azken honek, motxiletan pisu gutxiago eramatea ahalbidetzen du.
4. Lo egingo duzuen lekuen arabera, izarak eta toailak izango dituzue, edo ez. Galde egizue joan baino lehen, honen arabera lo zakua, izarak eta toaila eraman beharko dituzue eta.
Eraman Beharreko Materiala:
GPS eta pilak
Lo zakua (4. puntuaren araberakoa)
Esterila (aterperik gabe lo egin behar izan ezkero)
Motxila
Motxila estalkia
Trekking botak edo plaierak (norberaren gustura)
Sandalia edo Txankletak (hostaletan, aterpetxeeta, etab, ziurrenik ez dizuete botekin ibiltzen utziko, eta dutxarako) Ibilbide luze baten ondoren, oinutzik ibiltzea eskertzekoa da.
2 Kamiseta lehortze azkarrekoak
1 Jertse
2-3 Zabor poltsa (erropa eta beste trabaren baterako)
Fraka laburrak (lehortze azkarrekoak)
Fraka luzeak (lehortze azkarrekoak)
3 Kaltzerdi pare (2 mendiko)
Kapa edo antzekoa. Kontutan izan, ez dela ibiltzeko erabiltzen. Kapak ez dira onena, izerdia pasatzen uzten ez duelako, eta barrutik hondatuta amaitzen baituzu. Zabalguneren baten ekaitzak harrapatu ezkero, motxila eta zu estali eta barealdia etorri arte itxaroteko erabili ohi dira.
Txubaskero/Goretex
Bisera/Kapela
Eguzki betaurrekoak
Aterkina. Txiki eta tolesgarria oso ondo etor dakiguke.
Linterna (frontala bada, hobe. Oso txikiak dira eta betiko bizia luzea dute).
Kantinplora (Kas botila, La Casera o Cocacola 1,5 litrotakoa). GARRANTZITSUA. Hidratazioa oso garrantzitsua da. Martxa luzeetako nekearen zati handi bat, hidratazio faltagatik izaten da.
Mugikorra
Mugikor kargadorea
Komuneko papera (1 roilo bat bana)
Dutxarako toaila. Eskuan sartzen den horietakoa da gomendagarriena. Decathlonen saltzen den horietakoa.
Bainujantzia
Almoadaren funda (norberaren arabera)
Barruko arropa: lehortze azkarrekoa
Pintzak (3-4) pertsonako
Txinbo xaboia (pastila erdi talde osoarentzat) zerbait garbitu behar izanez gero...
Eguzkitarako krema, aurpegi eta gorputzerako
Hanketarako krema (Norberaren arabera)
Rinonera (balio handiko gauzak logelan uzteko: dokumentazioa, ipad/ipod/ipub, i…, dirua,…)
Dokumentazioa: NAN, tarjeta Osakidetza eta baldin badaukazue,tarjeta sanitaria europearra.
Medikazoa (behar duenak)
Nezeserea: eskubila eta haginetarako xaboia, gel/xaboi pastila, txanpua, … GARRANTZITSUA, dena tamaina txikerrean: Xaboi pastila gomendatzen dizuet, gutxi pisatu eta okupatzen bait du. Txanpua, kalkula egizue martxaren luzeeraren arberarako.
Dirua
Makilak
Belarritarako tapoiak GARRANTZITSUA. Inozokeria dirudi, baina arazoa izan daiteke eraman ez izana, non eta norekin lo egin behar duzun ikusita
Irakurketa (norberaren arabera).
Ibarraren bihotzean, zubitik zubira
Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza (2012/06/22)
http://ibarraldea.hitza.info/2012/06/22/ibarraren-bihotzean-zubitik-zubira/