Emmi Pikler
Egun hauetan egon gara Emmi Piklerren metodologiaz hitz egiten duen liburu batetaz. Liburua ez zait oso interesgarria suertatu baina berriz emakume honen bizitza bai, horregatik sarrera honetan beraz eta bere metodologiaz hitz egingo dizuet.
Emmi Pikler (09/01/1902 - 06/06/1984 ) medikua izan zen eta bere ikasketak Vienako hirian burutu zituen, baina pediatra bezala lan egitera joan zen Budapesteko hirira 1930ean. Bere irudia haurrengan zen; izaki aktiboa, kompetentea eta iniziatibakoa zela, honek eramaten du haurren gurasoei esatera berak bultzatzen eta defendatzen duela umeen garapen autonomoa eta ekintza auto-induzituak (haurrak bere kabuz burutzen dituenak).
1946an Emmi Piklerri ematen zaio Budapesteko Haur-etxe baten kontrola (gaur egun Pikler institutua deitua dena). Bertan lehen aplikatu izan zuen metodologia familiekin jarraitu egin zuen, bilatzen zuen haurrek garapen egokia izatea eta haien gurasoekin lotura sendoak izatea.
Haur-etxe honetan Loczy metodologia jaio egingo da. Metodologia honetan ez zen bilatzen ama-seme lotura baizik eta lotura gozoak sortzea zaindarien eta haurren artean, lotura hauek sortuko dira atentzio esklusibo batzuei ezker. Atentzio hauek zaindariek emango dituzte haurren eguneroko sainketan zehar. Haurren behar pertsonalei moldatuz.
Konfidantza handia ematen zaio haurrei nahi dutena egiteko hau da, haien interesen arabera ekintz zehatz batzuk egiteko aukera izango dute. Burutzen dituen ekintzen bitartez ohartuko da edozein gauza egiteko ahalmena duela eta honek bere konfidantza handituko du.
Azkenik esan behar da gaur egun oraindik ikerketa ugari burutzen direla Loczy taldearen bitartez eta publikazio eta filme ugari lortu egin dituela. Emmi Piklerrek zuzendu izan zuen bere izena duen institutoa 1979ra arte. Gaur egun, ehun urte bere sorkuntzatik igaronda, oraindik ere jarraitzen du haurrak hartzen metodologia originala errespetatuz.











