Bullyinga
Hau izango da bullyingaren inguruko azkenengo sarrera. Sarrera hau publikatzea erabaki dut psikologiarako lan bat bezala egin nuen eta aprobetzatu izan nahi dut.
Zer da?
Bullyinga da akoso eskolarra, honek fisikoa, hitzezkoa edo psikologiko izan daiteke eta behin eta berriro errepikatzen da ikasleen artean batez ere. Bullyingeko kasuak normalean klaseetan edo eskolako patioetan burutzen da, batez ere lehen hezkuntzatik aurrera.
Kasuak aztertuta psikologoek lortu dute argi izatea nolako pertsonalitateak dituzten erasotzailea eta biktima, adibidez; erasotzaileak kontrola izan behar du boteretsua sentitzeko, ez ditu ahalmen sozialik eta ez dira empatikoak, normalean biolentzia kasuak jasaten dituzte haien etxeetan eta bukatzeko errealitatea nahi duen moduan manipulatzen du. Biktimak berriz sumisoak izaten dira, autoestima maila baxua dute eta ez dute pertsonalitate indartsu bat, ezinezkoa egiten zaio bere burua defendatzea eta bere familiaren behar handia du ez da batere autonomoa.
Akoso mota hau forma desberdinetan burutu daiteke, hauen artean daude isiltasuna ( klaseko ikasleek erasotzailea aurre egiten ez diotenean) edo ikaskideen adoztasuna (ikaskideek noizbehinka parte hartzen dutela). Hasiko da burlekin, ikaskideek umeaz barre egingo dute, baina gero arazoa handiagoa izango da eta kolpeetan bihurtu daiteke.
Horrialde honetati atera dut informazioa: http://definicion.de/bullying/
Bullyng motak
Zazpi bullying mota existitzen dira gaur egun, honako hauek dira; fisikoa, hitzezkoa, keinuzkoa, jarrerazkoa, ciber-bullyinga, emozionala eta sexuala. Jarraian banan banan azalduko ditut.
Bullying fisikoa: Kasu hauetan indarra erabiltzen da. Jotzea, bultzatzea, kasu batzuetan haurrak armairutan ixtea, oztikoak, norbait eltzea, kasu serio batzuetan itotzea eta edozein motatako armak erabiltzea.
Hitzezkoa: Bullying mota hau ohikoena da. Hitzen bitartez gauza mingarriak esatean datza, mehatxuak, gezurrak asmatzea, haur batetaz barre egitea, haurren aparientzia fisikoaz barre egitea, haurren familien ahalmen ekonomikoaz barre egitea etab.
Keinuzkoa: Aurpegi mingarriak jartzea biktima agertzen denean, kainu obzenoak, begirada mehatxugarriak, burlazko keinuak, begiak goruntz mugitu haurra hitz egiten duenean, keinuen bitartez iraintzea.
Jarrerazkoa: Jardueretan haurra kanpoan uztea, taldeak egiterakoan beti haur hori bakarrik uztea, haurra igniratzea, umearei ez hitz egitea, umearekin beti hotza izatea.
Ciber-bullyinga: Teknologia berriekin batera bullyinga aurrera egin du. Interneten bidezko mezu mehatxaileak, sare sozial desberdinen bitartez. Mezuak bidali ditzakete egun osoan zehar gelditu gabe, biktimaren baimenik gabeko argazkiak internetera igo ditzakete.
Emozionala: Norbaitetaz barre egitea, aurpegiak jartzea, haur hori esatea ikastetxean guztiek gorroto dutela, komentari razistak egitea, haur hori diskapazitate bat izanez gero beraz barre egitea etab.
Sexuala: Haurra forma desegokian ukitzea, umearen gorputzaz barre egitea, haurraren orientazio sexualaz barre egitea, homosexualitatearen inguruko komentario negatiboak, argazkiak egitea umea komunean dagoenean etab.
Horrialde honetatik atera dut informazioa:
https://www.fundaciontelevisa.org/mejorenfamilia/bullying/tipos-bullying/













