#herriharresia eta INtsumisio garaiak gogoan
Iruñean gertatzen ari dena bizitzen ari naiz, ia ia zuzenean sare sozialetako oihartzunari esker. Olatu berri ari da Euskal Herrian gauzatzen, garatzen... Donostiatik, itsasoz Ondarrura heldu zena, zubigainetik Iruñean da orain Olatu laranja hori, Euskal Herri osoan ari gara herri harresi ttiki eta indartsuak eraikitzen... elkartasuna eta desobedientzia uztartuz. INtsumisio garaian, soldaduzkari ez ezik, Espainiari eta ejerzitoei uko egin genienean.... horrelako irudiak gogoratzen ditut. Desobedientzia, irudimena, gazteen alboan jende andana bat, herri oso bat.... Indartsu ibili da gazte mugimendua azken sasoi hauetan... eta garesti ordainarazi diegu. Orain, elkartasunez... konpromisoz ari da erantzuten herriz herri jende asko. Zorionez. eta badakigu jakin, bataila hau ere apurka apurka irabazi eginen dugula. Biba zuek! hori da bidea...
Eta pankartari begiratzen diot orain, eta aurrean ikusten ditut solidarioak, feministak, intsumisoak, desobedienteak.... urteotan desobedientziaren inguruko borroka guztiotan lehen lerroan ibilitako kide eta lagunak.
DeSobeDienTziaZ #libre bizi
http://youtu.be/m_TE05FM78k








