Larunbatean Jakion Bilboko Euskalduna Jauregiko Egunazokan egon zen Lurlanen eskutik.
Eroski Klub-ek eta Eroski Fundazioek elikadurari buruz hainbat hitzaldi eman zituzten eta Euskal Herriko hainbat produktuen dastaketa egon zen. Jakion (www.jakion.es) Lurlanen Stand-ean Debagoienan ekoiztutako marmelada eta barazkiak aurkeztu zituzten. Bertako pruduktuak ezagutzera emateko, jarduera ezberdinak egon ziren. Bertan Oscar Terol eta Santi Ugalde aktoreak egon ziren Susana gure lankidearekin ( oso ondo pasa zuen Euskaldunan). Hemendik eskerrak eman nahi diegu Eroski Club eta Eroski Fundazioari, tokiko produktuei ematen dien promozioagatik, Lurlani (www.lurlan.org)ere eskerrak eman nahi diogu, gure produktuak euren Stand-ean aurkezteko aukera emateagatik. Irrikaz gaude hurrengo Egunazoka heltzeko.


















