Alde egin behar zenuen goiz hartan
atariko eskaileretan eseri zen,
soinekoa hankartean tolestuta,
oinutsen ondoan, azazkalak margotuz
Zure aitak ere jotzen ninduen
baina ez nuen sekula abandonatu.
eta etxera itzultzen da gauero,
zer gehiago nahi duzu ba?
Gau horretan esmaltea hortzekin triskatu zuen
zazpi urtetan zehar partekatu zenuten ohea
brillantinaz eta odolez zipriztinduta zegoela ematen zuen arte.
Hotelerako bidean, oroitzen duzu
mutil-koskorra zineneko hileta hura,
logelan hiltzeraino erre zen
bikote batentzako entierro bikoitza.
Emazteak senarraren amorantearen
bikotearen sukaldean bere gorputz biluzia desfilatu zuen
emakume gazte eta ederrak,
marka haragitsu txikiz jositako bularrak eta
hurrupatu eta ubeldutako bizkarra erakusteraino igoz soinekoa,
eta ate nagusitik irten zen.
Emazteak, senarra etxera noiz iritsi zain,
likido sukoiz blaitu zuen bere burua. Iritsi zenean
salto egin zuen haren gainean, hankak bere soinean lotuz.
Senarrak, bat-bateko premiak harrituta,
logelara eraman zuen emaztea,
eta hau zangarteka jarri zitzaion ohearen gainean, senarraren aurpegia
bere bularraren kontra eutsi eta pospolo bat piztu zuen.
Gizon gazte batek agurtu egiten zaitu igogailuan.
Matrailetan zentimoak ezkutatuta balitu bezala egiten dizu irribarre.
Bere zapatei begira zaude esaten dizunean
hotel honetako gelak itogarriak dira.
Bart ohean nintzela zin egiten dizut uste nuela