Adunako lrizar e-mobility lantegia inauguratu du kooperatibak.

Origami Around

ellievsbear

Kaledo Art
almost home
🪼
we're not kids anymore.
Today's Document

PR's Tumblrdome

祝日 / Permanent Vacation
PUT YOUR BEARD IN MY MOUTH
RMH
cherry valley forever

izzy's playlists!
Three Goblin Art
Jules of Nature

❣ Chile in a Photography ❣
Xuebing Du
occasionally subtle

Product Placement
Not today Justin
seen from United States
seen from Brazil

seen from Germany
seen from Dominican Republic

seen from Chile

seen from Malaysia
seen from United States

seen from Pakistan
seen from United States
seen from United States

seen from United Kingdom
seen from Zimbabwe
seen from China

seen from United States

seen from United States
seen from United States
seen from United States
seen from United States

seen from United States
seen from United States
@ezpalak
Adunako lrizar e-mobility lantegia inauguratu du kooperatibak.
Els pinguins (via Vimeo)
Gizona bere bakardadean
Jendaurrean hitz egin
Kalaka taldea
AHOAN BILORIK GABE: Thierry Biscary -Kalakan eta Madonnaren zurrunbiloan. Kanaldude.
San Juan galeoia
Mikel Otero: "Frackingak ez du independentzia energetikoa ekarriko eta lanpostu gutxi sortuko ditu"
Hamaika telebista
Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Mikel Otero Fracking Ez Araba plataformako kidea izan dugu. Europako Batzordeak fracking-ari mugak jartzeari uko egin dionean, zer eragin izango du horrek Euskal Herrian? Horri buruz, eta aferak gurean duen eraginaz hitz egin dugu berarekin.
Saioa Iraola: "Abortuaren erreformaren aurrean jendeak desobedientzia jarrera hartu beharko luke"
Hamaika telebista
Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Saioa Iraola Bilgune Feministako kidea izan dugu. Abortuaren lege erreformaz hitz egin dugu berarekin; zein eragin izango duen, zer zehazten duen, eta zein irtenbide izango duen, besteak beste.
Deia
IDURRE ESKISABEL. Berria, 2014-01-24 BIRA
Ordu erdi desesperazioa da batzuetan. Adibidez, eguna betebeharrek marrazten dutenean, eta autobusa galdu eta hurrengoaren zain ordu erdi zain egon behar duzunean. Eztarrian trabatutako harri kozkor bat bihurtzen dira 30 minutu horiek, buruari aldi berean estuegi eta zabalegi zaion hutsune bat. Zerbait bagara, egonarria galdutako animaliak baikara jende jende klase modernoa.
Junkieak zaldia nola behar duzu zeregin bat, helduleku bat. Tableta poltsan daramazula gogoratzeak eman dizu arnasa. Autobus geltokiko tabernan ez dago esertzeko lekurik; zarataz, jendez eta usainez gainezka dago. Jendeak eta usainek enbarazu egiten dizute; edo, beharbada, jende usainak.
Kanpoko jarleku deserosoetako batean eseri zara. Bidaiariak hara eta hona, jende normala. Eta magrebtar itxurako gazte batzuk, beltz handi bat, egonean. Ezkutuka bezala atera duzu tableta, eta poltsa magalean gorde duzu, irmo, izter artean gogor estututa. Kaka zaharra! Ez dago wifirik! Hiri terzermundista hau!
Madarikazio isilean ari zarela ikusi duzu: zure adin bera izango du, ederra da, eta bere buruari eusten saiatzen dela sumatzen zaio. Baina pobreziaren salatzaile ditu leggin maiztuak, neurriz kanpoko jertsea eta motxila erraldoi alderraia. Telefono kabinatik deika ari da. Desesperazioa sumatu diozu hari ere begietan.
Dziiiisst
Idurre Eskisabel. Berria, 2014-01-18 BIRA
Edu Lartzangurenek Xabier Erkizia audioartistari berripaper honetarako egindako elkarrizketa interesgarriak frogatu dit soinu kontuetan ere ez naizela originala, urrun nabilela distintziotik. Erkiziak dioenez, hiritartutako jendeon artean autoen gurpilek euriaren gainean egiten dutena da soinurik maiteena, bakea ematen ei digu, hala erakutsi dute ikerketek.
Bada, bai, ausartuko naiz nire intimitatea biluztera: plazerik handienetakoa dut izara artean kizkurtuta kanpoko autoen hotsa aditzea, brrrrrrrr leun eta monotonoa, burua pentsamenduz husteko mantra. Eta plazera biderkatu egiten zait brrrrrrrr hori euriz bustitako asfaltoak dziiiisst bihurtzen badu: burua hustu ez ezik garbitu egiten zait, hipnotizatuta.
Zenbat aldiz ez ote genion aditu amonari ez dagoela euriarena baino soinu gozoagorik. Hala esaten zuen sukaldeko leiho ondoan jarrita, euriaren zarata maite zuela: neguan, etxeak ematen zion babesa indar guztiz sentiarazten ziolako, eta udan, kanpoko freskura ekartzen ziolako. Eta negu zein uda lurra biguntzen zuelako, sustraiak lasai haz zitezen.
Euri soinuari autoarena erantsi diogu guk. Ziur aski, gure amonei baino astun eta nekagarriagoak egiten zaizkigulako sustrai sendoak, askatasuna ez ezik lasaitasuna ematen digulako ihesaren aukerak. Gezurra dela jakin arren.
Dieudonné M'bala M'bala frantziar umoregileari buruz ari da Hedoi Etxarte Euskadi Irratiko Faktoria saioan. 2014-01-17.
ELEMUNDUAN, EREMUNDUAN
Nola esaten da zuen hizkuntzan
dena lausotzen duen lanbroa?
tóos ja´ (maya yucateco)
baranè hèdì (kurduera)
sena taphuna üsçxa kavxa'jaçme (nasa)
pizil mixkiauit (nahuatl)
sena taphuna üsçxa kavxa'jaçme (nasa)
tamya tsirapa (kitxuera)
mul jab´ (maya kaqchikel)
anzar etegs (tamazight)
Nola esaten da bihotz erdia
erdia besterik ez denean?
nîvî dil (kurduera)
tajko no yolo (nahuatl)
nik´aj wamna´(maya kaqchikel)
üusa pïajçxa (nasa)
chawpi shunkuku (kitxuera)
suzgn amuleu (tamazight)
chúumuk puksi´ik´al (maya yucateco)
Elemunduan (En el mundo de las lenguas, in the world of languages)
Eremunduan (En el mundo del también, in alsoworld)
Nola bereizten dira zuentzat
minzorroa, mina, oinazea?
tepitsin nech kokoa, uan telsenka nech kokoa (nahuatl)
llaki nanay (kitxuera)
atanio aguda (tamazight)
loman q´axomel (maya kaqchikel)
aciz bûn û èş (kurduera)
yaaj, yayaj-óol (maya yucateco)
Nola esaten da haserrea?
Nola esaten da bizi gogoa?
Nola esaten da eser gaitezen?
Nola esaten da korapiloa?
Nola esaten da haserrea
haserre garbi bularrekoa?
muk´yaj (maya yucateco)
nqu´un wo´yowal (maya kaqchikel)
piñarishkapacha (kitxuera)
hèrs (kurduera)
ika tel miak netauel (nahuatl)
Nola esaten da esanezina
esan ezin den esanahi hura?
bèpeyv (kurduera)
shukpachamari (kitxuera)
ri mantikir ta nb´ij (maya kaqchikel)
jéets´el t´aan (maya yucateco)
in tein nik machilia uan amo uel ni kijtoa (nahuatl)
Trepetak I
ANGEL ERRO. Berria, 2013-12-17 JIRA Sakelako telefonoaren bateria —bizitza bera bezala— gero eta makurrago dabilkit, gero eta gutxiago irauten dit. Aurrekoan, ia etxetik atera berritan, iraungi zait eta, behartuta, neure burua behartu nuen neure buruarekin bakarka egotera. Ingurunearekin interaktuatu nuen: gestio bat egin nuen, kafe bat eskatu, liburu denda batera sartu, baina zerbait falta zitzaidan, baita horretan pentsatzen ez nuenetan ere. Charles Brooker Black Mirror telesailaren egileak deskribatu duen jendearen klasekoa naiz agian: «Smartphone-a kargatzeak bizitzako hamar minutu kenduko balizkigu, onartuko genuke». Ez da hainbeste denbora ere. Baina, amodio berri edo zahar batek mezu bat, oraintxe gelditzeko, bidali ote didan jakiteko behar atzeraezina edo jarri didaten kafeak utzitako aparrezko kiribil bitxiari argazkia ateratzearen dependentzia gorabehera, ordurik gabe gelditzea izan da eramaten zailena egiten zaidana. Sakelakoari gomendatu diogu gure denboraren kudeaketa, hain modu orokortuan, non ez naizen ausartzen inori ordua galdetzera, inori zorrotik ez aterarazteko edo inor prehistorikotzat ez jotzeko. TAOko ordua gainditua nuen, baina zaintzaileari azaldu nion zer gertatua zitzaidan, eta oso ulerkorra izan zen.
Adiskide bat nuen
Joxean Agirre Odriozola, Elkar 2013.
Klandestinitatea hartu du ardatz Joxean Agirrek «Adiskide bat nuen» azken eleberrian. Agirrek fikzioari heldu dio berriz lan honetan, eta egilearen ibilbidean ohikoak diren gaiak ez ezik, idaztean dituen bere ezaugarriak ere agertzen dira bartan, hala nola, hizkuntza jolasti-dotorea eta ironia. (Gara)
Heriotza eta umorea Alex Gurrutxaga / Berria, 2013-11-17
Pagotxa
Anjel Lertxundi. Berria, 2013-11-23 HITZ BESTE
Hizkuntza hiri bat bezalakoa da eta nekez ezagutuko dituzu bertako bazter guztiak; ezin dituzu zure hizkuntzaren kale, plaza, bidegurutze eta zoko guztiak guztiz bisitatu. Ezagutzez, ez duzu ondo ezagutzen ezta zu bizi zaren kalea bera ere. Zer dakizu kale-kantoiko dendariaz, ez bazara sekula sartu haren txori-dendan, zer dakizu kaiolez, zer txorien izenez, haien kantuez, jaten dutenez? Zer dakizu zure etxepe bereko emakumeaz, gaixotu zenean senarrak abandonatu zuenaz, nola deskribatuko duzu haren samina ez baduzu ezagutzen haren mina? Zer, auzoko apaizak igandero darabilen erretolikaz, inoiz sartzen ez bazara elizan? Zer, bart zure etxetik hurbil atxilotu zuten prostitutaren jardunaz?
Hizkuntzak zuk behar duzun guztia espresa dezake, eta erantsi horri txori-dendariaren hizkera ere; emakume abandonatuarena; apaizarena; prostitutarena… Erantsi, halaber, hizkuntzak inoiz esan ez dituen eta esan ditzakeenak…
Tribuaren Berbak EITB, 2013ko azaroak 13 Euskararen alderdi bitxienak erakutsiko dituen saioa, Kike Amonarrizek aurkeztuta.