Beyoglu-Istiklaat
Ekainak 16
Bueno orain bai.. XX eguna iritsi da eta banoa azkenik Estanbulera... hementxe nago hegazkinetik idazten eta ez dut ezkutatuko...pixkat urduri nago ez dakidalako zer espero hango jendeaz, kulturaz..badakit Atenasen bizi izan naizela 2 urte eta erdi, baina esperientzia hau guztiz ezberdina izango da.
Iritsi bezain laister komunera joan behar izan nuen ze bueno.. bidaiaren nerbioak..hortxe ikusi nuen çıkış
Aeroportura iritsi orduko lehen arazoa: kontrol ilaran nengoen eta roaming arazoekin hasi nintzen. Turkia bigarren zonan dagoenez, seguritate asunto batengatik mobil datuak blokeatu egiten dituzte. Hortaz, SMS bat bidali behar nuen konektatzeko.. ROAMING CONTINUAR 2233ra.
Bidai honen xedea Estanbul bisitatzeaz gain nire laguna Eda ikustea zen. Tamalez, Edak ez zuen aukera izan Estanbulera etortzeko...pixkat shockean nengoen.
( Aste batzuk egon nintzen Edarekin hizketan jakiteko ea aukera izango genuen elkar ikusteko. Hasieran baietz ematen zuen baina azken egunetan baiezko hori zalantzan jarri nuen, ez zuelako hain errez erantzuten edo batzuetan ez zegoelako erantzunik. Ulertzen saiatu nintzen, izan ere Ama da eta oso denbora gutxian jende asko bixitatu nahi zuen )
"Unfortunately I will be in Istanbul on June 24th"
Kontrola pasa ondoren bertan zegoen poster batek atentzioa deitu zidan: KAÇIS..Engin Akyurek aktorearen seriea. Kaixo Estanbul!! ;)
Dirua aldatzeko kola egin nuen eta segituan hartu nuen HAVABUSA TAKSIMera joateko. Autobuseko gidariari ordaindu beharrean, denak eserita ginenean ordaindu behar genion eserlekuz eserleku pasatzen zen pertsonari.
Iritsi ginen TAKSIM plazara eta hasierako ideia hotelera transporte publikoan joatea zea. Oso nekatua negoenez, ez nuen 2 aldiz pentsatu eta TAKSIa hartu nuen hotelera joateko- " Rodamon Hotel" Beyoglun.
Hostalera iritsi eta nire datuak eman nituenean poz handia hartu nuen bertako rezepzionista euskal herrikoa zela jakiteak. A ze kasualitatea ;) Hortaz, gauean nora joan galdetu nion.
Gauzak utzi eta Istiklaat kalera joan nintzen, hiriburuko kalerik komertzialena. Hortik gertu hain ezaguna den Galata Kulesi zegoen, serie turko gehienetan agertzen den dorrea..zenbat jende kalean eta ze giro polita...
Afaltzen nengoela gizon bat agertu zen "Komboloi" sirioak saltzen.
Bat erosi nion eta hortxe jarraitu nuen afaltzen hamburguesa kate batean.
Kalean barrena nihoala, hortxe ikusi nuen mutil bat bere gitarrarekin abesten. Ondoan zegoen eserlekuan eseri nintzen eta hortxe egon nintzen bere abestiekin gozatzen
" Haydi Söyle...." nola abesten zuen jendeak berekin batera..
Hortxe konturatu nintzen nire bidaiko txoko bereziena izango zela. Ez nekien ordea bera egongo zela egunero toki berean abesten.
Kerem Music..დ
Gauean hostelean gelakideak ezagutu nituen, bata Dominika errepublikakoa eta turkiar bat, azkeneko hau Gazaptekoa.
Hiruak hizketan egon ginen 2 orduz gai dexenteri buruz.. turkiarren kasua.. gazaptekoak elkarrizketak nahasten zituen
Arazo batekin aurkitu nintzen: iphonaren kargadorea galdu nuen nonbait eta 2% bateria buen telefonoan..hortaz lehenengo eguna berrantolatu nuen ezin nuelako egon telefonorik gabe.










