Herri harresiak, desobedientzia eta zenbait galdera garrantzitsu ARGIAko lagunek planteatu dituztenak
Galdera batzuk bidea marrazten jarraitzeko
Instituzioen eta alderdi politikoen mugak agerian geratu diren garaiotan, zein leku har dezake desobedientziak egungo Euskal Herrian? Nolako kontraesanak utzi ditu agerian dinamika desobediente honek ezker abertzalearen teoria eta praktikaren artean? Tentsiorik sortu al du politika instituzionalaren eta herri mugimenduaren artean? Herri harresia gai izango al da izaera ez alderdikoiari eusteko eta gizarteko sektore zabalagoak biltzeko? Maiatzean hauteskundeak izango dira. Gai izango al da herri harresien mugimendua, unea baliatu eta epaiketa politikoen gaia mahai-gainean jarriz alderdien konpromisoak lortzeko? Zenbaterainoko apustua egin beharko du epaiketa politikoekin amaitu nahi duen sektoreak? Auziperatuak babesten, 400 beharrean, 2.000 edo 5.000 pertsona egon izan balira, zer gertatuko zatekeen? Kuantitatiboki, zein muga gainditu behar ditu herri harresiak operazio polizialak porrot egin eta krisi politiko bat eragiteko? Axier Lopez eta Lander Arbelaitzek ARGIA aldizkarian.














