Talleres de Guernica-ko babesleku antiaereoa.
Refugio antiaéreo de Talleres de Guernica.
seen from United States

seen from United States
seen from United Kingdom

seen from United Kingdom

seen from United States
seen from United Kingdom

seen from United States
seen from United States

seen from Malaysia

seen from United States

seen from Australia

seen from United States

seen from Sweden

seen from Canada
seen from China

seen from United States
seen from China
seen from Malaysia

seen from Malaysia
seen from Uzbekistan
Talleres de Guernica-ko babesleku antiaereoa.
Refugio antiaéreo de Talleres de Guernica.
Haizea
2010 - urria - 4, 20:32
Nire aitak esan zidan haizea sentsazio bat zela azken finean. Hotza normalean, ukitzen dizun azal guztiko iletxoak puntan jartzen dizkizuna. Ilea nahastu eta soinu polita egiten zuena. Lurreko hautsa begietara sartzen zizuna. Baina hori nik ez dakit. Lurpeko babeslekura bizitzera joan ginenean, ni jaio gabe nengoen oraindik. Gazteagoei aitak esanak kontatzen saiatu nintzen, baina zaila da, ezinezkoa ez denean. Ezin nien azaldu haizea zer den. Aitak bazekien haizea zer zen eta zer sortzen zuen. Babeslekuko komuneko ura mugitzen hasten zenean, kanpoan haizea zela zioen. Hodietan barrena zarata bitxi bat zegoenean ere, giza intziri baten antzekoa, haizea zebilela zioen. Hori esaten nien gazteei nik ere. Hodiek zarata egiten zutenean, haizea zebilela. Gazteek hodietan zarata denean haizea dabilela esaten zuten. Baina beste zarata batzuekin ere hala gertatzen zen. Haientzat haizea zarata esateko beste modu bat zen, itxuraz. Hodietan zehar haizea dabil, argi generadorearen gelan haize asko dabil, ez egin hainbeste haizerik hizketan, lo egin nahi dut eta. Hori orain dela urte batzuk zen. Orain ez dira seme-alabak. lobak baizik. Eta bitxia da haizea zer den haientzat. Babeslekuan Aitor deituriko ume bat dago. Gorra da. Berari azaldu zioten nola Julenek eskaileratik erorita besoa apurtu zuenean haize asko egin zuen, eta haize handia zebilela Ainarak mailuarekin hatzamarra zanpatu zuenean konponketak egiten zebilela. Aitor erortzen denean, amarengana doa haizea daukala esanez. Ainarak haize handia egin zuen lehengoan ere, odoletan zebilen eta. Berarentzat haizea mina da. Aitor gorra bada ere, beste umeek miretsi egiten dute, futbolean oso ona delako. Horregaitik agian, Aitorrek erabilitako esaldia guztiz hedatua dago umeen artean. Nire zahartzaroan ziur nago AItorrek eta beste umeek egunen baten zementuzko espetxe honetatik irtetea lortzen badute; kanpokaldean, begiak harrituraz zabalik zeozerk ilea nahastu, hotzitu eta hautsa begietan sartuz mina ematen badie, haientzat ere haizea izango dela horren sortzaile. Haizea haize delako beti.