Droga berri bat hedatu da Leioako Campusean
Euskapuko droga berria topatu dute Bizkaiko EHUko Campusean. Haluzinazioak, adizioak eta autismoa dira droga honen ondorioetako batzuk. Gero eta ikasle gehiago aurkitu daitezke noraezean ibiltzen, galduta, oihuka eta hortz-muga begira.
" Euskapuko dena da", adierazi du kontsumitzaile batek.
Epidemia berri honi amaiera emateko ikerketak egiten hasi dira jada. Baina, ez dago argi zein den bere jatorria. Badirudi, kurtso hasieran hasitako http://euskapuko.blogspot.com.es/ webguneak duela errua. Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultatean ikasten ari diren ikasle burugabe batzuen erruz sortu zen blog-a.
Gela batzuk ireki dira jada, desintoxikazio taldeak biltzeko eta arazoari aurre egiteko. @Euskapuko twitterra droga honen aliatua da. Erne ibili zaitezte, Campuseko izkina guztietara hedatu baita.
Fakultatera urreratu gara errealitate hau ezagutzera.
Kaztetaria: Ane Aguirre
Aktoreak: Iñigo Agirre eta Miriam Abaitua
Kamara: Irati Alkorta
Produktora: Euskapuko














