Leioako Medikuntza eta Hortzigintzako Fakultatearen aurrean 1200 plaza inguruko aparkalekua egiteko obrak martxan daude dagoeneko. Izan ere, Leioako kanpuseko langile zein ikasle guztiek bat egiten dute aparkatzeko lekurik ez dagoela. Hori dela eta, uztailean hasi zituzten obrak, eta hurrengo urteko kurtso hasierarako bukatzea espero dute.
EHUko ikasle zein langileei kotxea aparkatzeko 1200 plaza eskaintzeaz gain, autobusentzat zuzendutako beste hogei bat geltoki eraikiko dituzte. Obrak buka bitartean, kiroldegi kanpoko aparkalekuaz gain, aparkaleku probisional bat jarri dute atletsimoko pistan.
Hala ere, orain momentuan, kotxe erabiltzaile guztiek nahiko haserre daude ez dutelako ia inoiz kanpusean bertan aparkatzeko lekurik. Arte Ederren Fakultateko ikasle den Jon Trintxerpe, egunero etortzen da kotxean klasera. Berak aitortu duenez, zortziretarako Leioan da egunero “Kanpus barruan lekua topatu ahal izateko, izan ere, atletismoko pista oso urrin gelditzen da”.
Josu Camino, Xabier Casado, Ander Cornejo eta David Castaño

















