Eh neska eta mutilak, guraso, aitonak ta amonatxoak:
afina ezazue zuen belarria, hasi behar baita iskanbila!
Igoko degu bolumena, hartuko ditugu gure armak,
giroa berotzen hasi da, beraz hasi zaitez dantzan!
gazte iraultzaile baten harria,
ikasle baten arkatza bezala,
zuzenean gure borroka tresnak.
kultur pribatizazioaren aurka!
Ilargi beteko gauan, SGAEko putreak erretzera goaz
ta sutearen inguruan dantzatuko degu gazte sorginduak!
Ilargi beteko gauan ekaitz musikala
Ilargi beteko gauan Sorgin Gaua
Ilargi beteko gauan akelarre kulturala
Ilargi beteko gauan Sorgin Gaua
Amorruz betetako soinuak, mendekuz jositako mezuak,
(mendeku ondo bideratua) suntsitzeko sistema usteldua.
Parrandarako droga bikaina, iraultzaz konposatua.
Zatoz gurekin gozatzera, senti antikomertzial sua!
preso baten gose greba bezala,
zuzenean gure borroka tresnak.
Ilargi beteko gauan akelarre kulturala
Ilargi beteko gauan Sorgin Gaua
Ilargi beteko gauan akelarre kulturala
Ilargi beteko gauan Sorgin Gaua