Oraintxe bertan bukatu dugu bitbloq euskarara itzultzen. Ea laister ipintzen duten web aplikazioa euskaraz erabiltzeko moduan. bitbloq benetan tresna interesgarria dela iruditzen zait: 1) Ekipoetan instalatutako sistema eragilearekiko independentea da, izan ere, nabigatzailean exekutatzen da (S4Ak arazoak ematen ditu Arduinoa antzematerakoan Ubuntun, adibidez) 2) bq etxeak saltzen duen ZUM txartelarako bereziki egokituta badago ere, Arduino edo Arduinorekin bateragarriak diren beste edozein txartelekin erabil daiteke. 3) Blokeka programatzen da, Scratch bezala. Baina azken hau jokuen programaziora zuzenduta badago ere, bitblog automata eta robotekin erabiltzeko diseinatuta dago nagusiki. 4) Azkenik, eta niretzat abantailarik nagusiena, programa bistaratzeko bi modu ditu: bloke bitartez edo zuzenean Processing kodearen bitartez. Izan ere, bitbloq-ek automatikoki itzultzen ditu blokeen bitartez eratutako programak Processing-era. Eta hori gutxi balitz, programa zuzenean plaka elektronikora igotzen du, S4Arekin gertatzen ez dena. Norbaitek akatsen bat aurkitzen badu itzulpenean gunea martxan jartzen denean, eskertuko nioke lehenbailehen toke bat ematea ahalik eta azkarren zuzentzeko.









