Ikasleen hausnarketa (bideoak)
Euskaraz:
English:
seen from Germany

seen from Greece
seen from Greece
seen from China

seen from India

seen from Greece
seen from United States

seen from Greece
seen from Malaysia

seen from Greece
seen from Türkiye
seen from United States
seen from Brazil
seen from China

seen from Russia

seen from United States
seen from United States
seen from China
seen from Spain
seen from United States
Ikasleen hausnarketa (bideoak)
Euskaraz:
English:
Ikasleen hausnarketa
Baldintza ahuletan dauden ikasleek hainbat desabantaila dituzte eduki eta balore akademikoak lortzeko, honek euren garapen sozial eta pertsonalean eragiten duelarik.
Ikasgelan, ikasle eta irakasleok zein jarrera behar dugu desabantaila txikiagotzeko?
Erantzuteko, lau ikasle elkartu genituen erronka baten inguruan hausnar zezaten.
Mendizale taldek batek Aiako Harrian gailurra egin beharko du, gia baten laguntzaz. Azken honek mapen erabilera eta ibilbidea erakutsiko die.
Honako hau da mendizale taldearen egoera:
Mendizalea ez da gai mapak ulertzeko eta 6 kg ko motxila darama soinean.
Mendizaleak berehala amore ematen du eta 3kg ko motxila darama soinean.
Mendizaleak ez du lorik egin eta oso nekatuta dago. Gainera, 5kg ko motxila darama soinean.
Mendizaleak ez dauka taldearekin harremantean jartzeko ahozko komunikaziorik eta 1kg motxila darama soinean.
Mendizalea herrena da eta 4kg motxila darama.
LORTUKO AL DUTE?
Bakarka esan zuten Erantzuna: EZ!!!
Oztopo asko dituzte mendizaleek, gainera motxila soinean eramateak zailtasuna areagotzen du.
ONDOREN…
Taldean hausnartu ondoren…
Erronka lor dezaketeela erantzun zuten, norbanakoaren denborak errespetatuz eta oztopoak gainditzen laguntzeko jarrera sustatzen bada.
NOLAKO JARRERA IZAN BEHARKO LUKE GIAK? (IRAKASLEAK)
Ikasleek baloratzen dituzten hiru jarrera:
Pazientzia, denborak errespetatzeko
Konfiantza ikasleengan
Esforzua sustatu
NOLAKO JARRERA IZAN BEHARKO LUKETE MENDIZALEAK? (IKASLEAK)
Ikasleek baloratzen dituzten hiru jarrera:
Konfiantza beraiengan eta taldearengan
Segurtasuna
Erresilentzia
Jarrera hauek guztiak, HELBURU AMANKOMUN ETA PARTEKATUAREKIN jorratu behar dira ikasgelan.
Mila esker
EGIAREN PONTXOA
Aurreko astean, Antonio Omatosek gure institutuan nortasun digitala eta sare sozialez eman zuen hitzaldiari buruzko sarrera egin bagenuen, gaurkoan, gure bi irakaslek - Alazne Zarate eta Juan Carlos Guerrak arin hartu dute lekukoa zentroan bertan 1DBHko ikasleekin horren inguruko ekintza bat praktikan jartzeko. Ikusi nahi duzuela zer prestatu zuten? hona hemen grabatu zuten bideotxoa....ea konturatzen garen Interneten nabigatzean jarrera zuzena izan behar ditugula; bestela beste batzuei kalte egiteaz gain, geure burua ere kolokan jartzeko arriskua har dezakegu. KONTUZ!!!
"KORRIKA" badatorkigu
GAUEKO ORDU TXIKIETAN ZAIN
ESPERANTZA ETA ILUSIOA HELDUTAKOAN
LEKUKOA GURE ESKUETAN...AY! HAU ESTRESSA!!!!
GEROKOAK ...GERO!
ESKERRIK ASKO PARTE HARTU DUZUEN GUZTIOI!!!!!
IZAN LAGUNTZAILE!!!
AEK-k 1980an lehenengo Korrika antolatu zuenetik, 17 korrika eta 32 urte igaro badira ere, Korrikak euskararen alde antolatzen den ekitaldi jendetsu eta garrantzitsuenetako hau aurrera eramateko eta euskararen herria zeharkatu ahal izateko laguntza behar du, inoiz baino gehiago. Tamaina honetako kanpaina batek, herriaren eta herritar bakoitzaren laguntza ekonomikoa (bestelakoak ere, zer esanik ez!), behar du aurrera egiteko. Horregatik, duela lau Korrika, Korrika laguntzailea kanpaina jarri zen martxan.
Laguntzaile egiten diren guztiek, 12 euroren truke, laguntzaile direla adierazten duen pina, urtarriletik aurrera Euskal Herriko ehunka komertziotan beherapenak izatea ahalbidetuko dien Korrika laguntzailea txartela, eta txartela erabili ahal izango den komertzioen katalogoa eskuratuko dituzte.
AEKren eta Korrikaren esker ona adierazteko modu xume bat baino ez da, baina bene-benetan garrantzitsua dena zera da, bi urterik behin, 12 euroren truke, 50 zentimo hilean, Korrika laguntzailea izatea eta Korrika eta AEK laguntzea.
Oraindik Korrika laguntzailea ez bazara, institutuan eskura dezakezu pina eta txartela. (Galdetu Tereri)
Ordenadorez ere egin dezakezu, horretarako www.korrika.org helbideansartu.
Arrigorriaga institutuan martxoaren 21a egun berezia izango da alde batetik, Bertso-Afaria izango dugulako Dinamita parkeko jatetxean (20:45), eta beste alde batetik, gauean Korrika 18 Arrigorriagatik pasatuko delako (24:00 aldera). Institutuak kilometro bat erosi du (honen berri zabalduko dugu dakigunean zein). Bertso-Afaria bukatzen denean, biribilketa martxoso eta alaian, elkarrekin jaitsiko gara guztiok Korrikan parte hartzera.
Honen bitartez ikasle, irakasle, administrari zein garbitzaile edo bestelako jendea animatu nahiko genuke BERTSO AFARIAn ez ezik ondorengo KORRIKAN ere parte har dezan; horretarako behin eta berriz errepikatuko dugu egunotan Korrikaren leloa: "eman euskara elkarri"
Hemen duzue korrikaren aurtengo bideoklipa alaitasunez kanta dezazuen abestia . Kantatu eta gozatu!!!
EMAKUME LANGILEAREN NAZIOARTEKO EGUNA
Gaur, martxoak 8, emakume langileen nazioarteko eguna delako hainbat izan dira elkarte, edo erakundeek antolatu dituzten ekitaldiak munduko emakumeen aldeko eskubideak aldarrikatzeko. Gure ikastetxean urteak daramatzagu ekintza bereziak egiten. Hasteko, goizean atarian zain izan ditugu trikitilariak doinu alaiez esnatzeko eguna; bi ikaslek zetozen ikasle-irakasle guztiei lazotxo moreak jarri izan dizkiete bitartean.
Dotore apaindu digu Jasone atezainak ataria: goitik zintzilikatuetako euritakoetatik ur tantak darizkiela, gizon eta emakumeen arteko ezberdintasunean berdinak edo berdintasunean ezberdinak garela adierazi nahian.
Atsedenaldian izan dugu ekintzarik gehien. Patioaren erdi-erdian koloreetako klarionaz emakumeen sinboloaren irudi erraldoia gauzatu dute horretarako prest egon diren ikasleek:
Barruko hormetan ere atzo hasi zuten irudia gaur bukatu dute margozten. Ea zer deritzozuen!
Bertso tailerreko ikasleek, denen aurrean eta lotsarik gabe, abestu dituzte aldez aurretik prestatutako bertso paperak emakumearen eguneroko sekulako lana omentzeko.
Azkenik, dantza saiotxoa ere izan dugu. Asteetan ibili dira gure neska-mutilak ( Andrea García Meneses, Ainhoa Etxebarria roseras, Laia Santamaria Valín, Maialen Hurtado eta Jon Ipina) gaur denen aurrean agertzeko.
Zuek ere Pentsatu duzue etxe, kale edo gizartean orokorrean zer egin dezakezuen berdintasunaren alde? Ea datozen garai berrietako gizakia gaurkoa baino gizarte berdintsuago eta legezkoago batean bizi den!!! Egin dezagun denok lan hori lortzeko.
www.asisucede.com.mx
On Kixote piktogrametan
Joan den igandean Institutu eguna izan genuen gurean. Urtero bezala, ikastetxeko laborategi, marrazketa gela, liburutegi eta bestelako gelak zabalik izan ziren etorritako jendeari zenbat gauza egiten ditugun erakusteko. Horietako bat Gaztelerako mintegikoek prestatutakoa izan zen. Laugarren mailako ikasleak On Kixoteren gorabeherekin ibili direnez, hona hemen zein ideia bikaia burutatu zitzaien : piktogramak egitea
Garai batekoek ezin ditugu telebistan emandako marrazki bizidunak ahaztu. Ondo baino hobeto eman ziguten, era animatuan, Cerbantesen liburu ospetsuan gertaturikoen berri. Zuek ere, istorioa ezagutzen ez baduzu hemen utziko dizuegu telebistako saioen kapitulu bat
GELA EGONKORREKOAK, KONTSUMO TAILERRETAN
Urtarrilaren 22an, Gela Egonkorreko ikasleok, Mikel, Karla, Miren, Eneko, Dani eta Iñaki Bilbora joan ginen trenez, kontsumo tailerra egitera.
Tailerra zaborraren birziklaketari buruz izan zen, eta bertan, irudidun txartelen bidez zabor bakoitza non bota behar genuen ikusten aritu ginen.
Pilak non, bonbilak, latak arropa, botikak, olioa, organikoa,... Gehienok bagenekien non bota baina hobeto birziklatzen jarraitzeko balio izan zuen, bergogoratzeko.
Esperientzia polita izan zen eta oso baliagarria.
Zuek birziklatzen duzue?
Ezetz jakin zer botatzen den kontenedore laranjan?
ZAIN DEZAGUN INGURUGIROA!!!
Carla, Miren eta Mikel( Gela egonkorreko ikasleak)
URTE BERRIA, KONTU ZAHARRAK
Lehenengo eta behin URTE BERRI ON opa dizuegu guztioi, urtea alai eta pozik hasi baduzue, hobeto buka dezazuen. Arean berandu ibili arren, hona gatozkizue institutuan Santo Tomas egunean egin genuen jaiaren argazkiekin. Zein ondo pasa genuen, ezta??? Hura giroa, neska-mutilok!!